Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anal2 1 izond uzkikoa, uzkiari dagokiona.
Fase faliko edo izorratzailea baino lehenago, harreman anal garbi-garbia izana da gurea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.
2 sexu anal (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)
Ez du sexu analik praktikatu. ETC-prentsa Berria, 2015-04-25
Sexu anal heterosexualak gorantz egin du azken urteotan heterosexualen artean. ETC-literatura, saiakera Globalizazioak eta Erdi Aro Berria, Joseba Gabilondo, Elkar, 2016
Uzki-sexu edo sexu anala zakila edota jostailu sexualak uzkian sartzearen praktika sexuala da. Beste termino sinonimo batzuk "sodomia", "uzki-koito" eta "pedikazio" dira. ETC-entziklopedia Giza sexualitate, Wikipedia