Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fedegabeei, Jauna, fedegabeei eta ez niri, nik sinesten baitut ahalguztidun zarela, baina Kristok ez zuen mairuen aurrean agertu nahi izan, ordu txarrean, bestela, gaur, anal hauetan, borroka ezin ankerrago beharrean, azkenik han bizia galdu zuten ehun eta berrogeita hamar mila fedegabe horien konbertsio zoragarria egiaztatu ahalko genuke. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 32. orr.
Halaxe zegoen zuzentzailea, irribarre sarkastikoa ezpainetan zuela, eta halako batean bere bihotzak jauzi egin zuen, zeren, Egas Moniz analek esaten duten bezain haurtzain ona izan bazen, ez bazen jaio infante elbarria Carquerera eramateko bakarrik.Txinako astronomoak fenomenoaz ohartu eta analetan jasoa utzi zuten, eta beste horrenbeste egin zuten, historialariek frogatu ahal izan dutenez, astronomo pertsiarrek eta aztekek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.
Kasua famatua da Europako Kronopoliziaren analetan, gainera, aspaldiko hipotesia konfirmatu zuen aurrenekoa izan zelako: denbora-zuloak eratzeko makineria asmatu aurretik gizaki batzuek denbora-jauziak egiteko ahalmen ezkutua garatu zutela. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 167. orr.
Gauzatu gabeko krimen handien aipuak egitea gustatzen zitzaion, zeren literaturaren historian libururik gabeko idazleak dauden bezalaxe (Sokrates esate baterako), krimenaren analetan ere ba omen daude, zioenez, odol tantarik isuri gabe (tinta tantaren eta odol tantaren arteko simetria topikoa guztiz atsegin zuen) sekulako hiltzaile gradua lortu dutenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.
Gertakizun hura lotsa-aldi txikiaren kategoriatik klasikoen mailara -ahalkearen eta umiliazioaren analetan maisulan iraunkorra bihurrarazteraino- igoarazi zuena izan zen Dudley gizajoa barka eskatzeko bezain xaloa izan zela -ezin baldreskeria zorigaiztokoagorik-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.