Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakurra antigoaleko hondar bat da, anakronismo bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.
Gero, Espainian demokrazia ezarri zenean, ETAren jarraipena anakronismo eta hondamendi bihurtu zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 116. orr.
Dagoeneko hemeretzigarren mendeko Estatu weberiar bat exijitzea, armada nazionala zutabe duela, anakronismoa da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.
Errealitateak simetriak eta anakronismo arinak maite ditu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.
Kontuan hartu behar baita garaiak eta sentimenduak oso primitiboak zirela, anakronismoan erortzeko arriskua dago, burdinazko koroetan diamanteak jartzea, esaterako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.
Nire ustez, nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren, hots, lehen mailako balio kulturalak geureganatzeko, eta helburu horrek, praktikan, euskal gizartearentzat -sektore, talde, pertsona desberdinez osatutako gizartearentzat, alegia- leku berri bat eskatzen du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 54. orr.
Aitona-amonez jarduteak baditu bere alde on eta txarrak: txarra, aita-amez baino gutxiago dakigula, garaia askoz urrunagoa zaigula, eta, hortaz, ezin konta ahala izango direla historiako zuloak, etengabea anakronismoaren arriskua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.
Anakronismo larria izango litzatekeela liburu horiek beste aurrekoen eskrezentzia huts eta apenas justifikatu bezala hartzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.
Ni bere bizitzan agertu berri nintzen anakronismo espainiarra nintzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 275. orr.
Anakronismo-delitu batean erortzeko arrisku eta guzti (kode penalean ez dator halako deliturik, baina gertagarritasun-kalkuluak eta usadioak kondenatzen dute noski), hona Santiago de Chilen 2074. urtean argitaratuko den Enciclopedia Sudamericana delakotik harturiko ohar bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 245. orr.