Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anakoreta (orobat anakoreto g.er.) iz eremutarra, leku bakartietan otoitzera eta penitentziara emanik bizi zen lekaidea.

Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Zenobita komunitate erlijiosoetako komentukidea da; anakoreta, berriz, bakardadean bizi den erlijiosoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Anakoretaren indibidualismoa eta independentziaren sen erabatekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Bere bizitza guztia Kristoren maitasunaz eta haren oroitzapenaz elikatzen igaro eta bat-batean bere Jainkoa agertu behar zaiola jakiten duen anakoreta santuak ez luke zirrara biziagorik izango Héraclius Gloss doktoreak egunen batean agian bere eskuizkribuaren egilea topatu ahal izango zuela ziur jakin zuenean izandakoa baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 60. orr.

Anakoreta siriarren artean, "neurritasunaren aurkako bekatutzat jotzen zen janari egosiak jatea", S.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Kristau-anakoretak, San Antonio basamortuan edo San Simeon zutarrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Eta funtsean, anakoretoak basamortura zihoazen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus