Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anakonda 1 iz Hego Amerikako oihanetan bizi den boa mota ur-lehortarra, pozoitsua ez dena.

Hamalau metratarainoko boak ba omen daude oihan handi batzutan, anakonda famatuaren gisa.  Herria   2004-12-16

Horrela, apurka-apurka, boa edo anakonda baten moduan, Tau itzotzeko ahaleginean hasi zen Ulker, baita lortu ere.  Berria - Kirola   2004-12-16

Ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, banpiroak, otso-gizonak, anakondak eta krokodiloak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Beren festetan, edo ehiza on baten ondotik, dantza egiten zuten, eta haien dantzak izan zitezkeen beren bizigogoa agertzeko modu bat, edo izan zitezkeen, halaber, tigreen, kaimanen eta anakonden uxatzeko modu eta molde bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

2 irud/hed

Eta nik, nire artean, zer duen hitz egiteko manera horrek horrela liluratzeko, zer jukutria darabilen, eta ondorioztatzen duzu, morfosintaxiaren anakonda bazter utzita, eta politikariez ari garelako, bakantasuna dela, gutxietsitako euskalkiaren erakustaldi bikaina, eta jakina, izan dituen karguei dagokien berbakera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

3 anakonda arrunt (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Anakonda arrunta ("Eunectes murinus") "Anakonda Eunectes" generoko animalia da. Narrastien barruko Boidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia   Anakonda arrunt, Wikipedia

4 anakonda berde (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ezagunena Anakonda berdea dugu hau baita dudarik gabe suge munduan aurki dezakegun sugerik harrigarriena bere 10 metroak gainditzen dituen luzerarekin. ETC-entziklopedia   Anakonda, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus