Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anaitu, anai(tu), anaitzen da/du ad anaitasun loturaren batez elkartu.
Eta hemengo euskaldunak eta hangoak, denon etxearen defentsan anaiturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 341. orr.
Kidetasun harrigarriak anaiturik, marrantatu arte kantatu dut berekin. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.
Azpimarratzekoa da pieza hori jadanik Azpeitian eman dutela ekainaren 18-an, Hazparne eta Azpeitia anaituak baitira. Herria 2005-06-30
Anaituriko bi herriren arteko liskarraren biktima izan zen. Berria - Kultura 2004-05-06