Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anaitasun 1 iz edozein arrazoirengatik familia batekoak –hitzaren esnahi zabalean– sentitzen diren pertsonak batzen dituen lotura.

Errepublika utopikoaren mugak eta errepublika historikoarenak ez datoz inoiz bat, hori da kontua, eta bien arteko eremu zabal lanbrotsu hori jorratu nahi du letren errepublikak, bai baitaki askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna utopia direla.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Denek ezagutzen dugu hitzetan hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek derasatena.  Herria   2004-10-14

Gizaki guztiak berdinak garela, libreak garela, elkar errespetatu behar dugula esanez, nagusitasuna, indarra eta garaipena kondenatu eta erruki, ahultasun, anaitasun eta berdintasunarekin ordezkatu ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Antzuola eta Aiherra herriek, beren anaitasun edo adixkidetasuna hitzarmen baten bidez ofizializatuko dute, bai Aiherrako herriko etxean eta bai Antzuolako udaletxean.  Herria   2004-10-07

Berdintasuna, anaitasuna eta askatasuna ikur dituen Errepublika honek, hizkuntza bakarra du onartzen guztientzat: frantsesa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Iraultzaren artikulu nagusiak, hots, Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna onartzea besterik ez zitzaion eskatzen egiazko citoyen edo "hiritar" izan nahi zuen gizaki bakoitzari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

Sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kristok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

Zer den Egia -letra handikoa- eta zer Zuzena (bere produktuak zituen!), nola aitzinarazten den historia (bere eskuetan zeuzkan progresoaren uhalak!), nola fabrikatzen den Zuzenbideko Estatuan Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

Anaitasuna berriz, laguntasunaren gisara hartuz, ez zitzaion axola jendeen arteko kidetasunean ez baitzuen sinesten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.

Gizakiaren anaitasuna Jainkoaren aitatasunetik zetorren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.

Gizatasunak, anaitasunak eta on egiteko gogoak erakuts diezazkigutela gure elkarrenganako betekizunak, eta bakoitzak bete ditzala bereak, horretarako naturak bakoitzari eman dizkion indarren arabera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 231. orr.

Gujaraten sortu zen Mahatma Gandhi, maitasuna eta gizaki guztien arteko anaitasuna aldarrikatzen zituen iragarle handia.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Komunione anitz izan zen; kontent joan ginen holako anaitasunak bihozberoturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Bakearen eta anaitasunaren iragarle bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Arima motzen birtuositatea kausa nobleen garaipenerako lagungarri izan zitekeela uste izan dugu, egoismo trebeak sakrifizio espiritua bero zezakeela, bihotzaren lehortasunak eman zezakeela, diskurtsoen haizearen indarrez, anaitasunaren edo maitasunaren oinarria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.

Marseillaiserekin hasi ziren eta milaka ahotsek kantatu zuten askatasunaren, berdintasunaren eta anaitasunaren aldeko eresi hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Egun berri bat, bai, anaitasunaren egun berria, orain artean ezagutu gabea!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 86. orr.

Bi ideal gatazkatsu horien artean benetako adiskidetze bakarra anaitasunaren ideal bitartekarian aurkitzen zen; eta, gizakiaren gizarte-salbazioa ideal nagusi hori errealitatera aldatzeko zeuzkan aukeren mende baldin bazegoen, konturatuko zen politikarien buru-argitasunak ez zuela urrutira eramaten, anaitasuna lortzea gizakion irispidetik harago baitzegoen, horiek beren ahalmenaz bakarrik fidatzen ziren bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Denon aita bat gabe, ez dago anaitasunik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 81. orr.

Halatan ezagutu ahal izaiteko Tomas Morok deskribatu zuen lur hura, Utopia deritzana, non gizonen arteko harremanak arras bertzelakoak diren, justizian eta anaitasunean oinarrituak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 511. orr.

Gero, uztailaren 25arekin, faxismoaren barne-suntsidura etorri zen, plazak anaitasunez elkarturiko jendetza gainezka, askatasuna jauregi-intriga batek eman dion herri baten bozkario denboraz kanpoko eta prekarioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Hala bada, haurtzaroa elkarrekin igaro zuten, anaitasunezko adiskidetasunean baturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Otsaileko gertaeretan Paris odoldu zelarik, atsekabetu eta klubez klub ibili zen odol haren ordaina eskatuz eta "mundu osoko errepublikazaleen anaitasunezko musua" aldarrikatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Bi herrien arteko anaitasunezko harremanak.  Herria   2004-11-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Elgar ontsa ezagutu genuen eta anaitasun handian bizi ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.

Geroxago, bazkaria, anaitasun osoan, Uharteko Camou jatetxean.  Herria   2001-07-12

Eguna iragan da giro goxo eta anaitasun hoberenean.  Herria   2003-09-11

Lehenik meza, gero dantza batzu eta ondotik bazkaria, oraiko eta lehengo dantzari frango bilduak anaitasun goxoenean.  Herria   2004-10-28

Etnia eta arraza orotako anaitasun unibertsala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

Garai bakoitzak Ama Birjina honi begiratzen dio, semea besoetan duela, eta anaitasun xume bat, anaitasun liluragarri eta mingarria sortzen da belaunaldi desberdinen, herri desberdinen, arraza eta denbora desberdinen artean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.

Afrikan, elkartasuna, biziaren zoriona ezagutu ditut eta egiazko anaitasuna.  Herria   2003-07-24

Ez huen sekula nire dirurik hartu nahi izan, ez oparirik ere; ez huen sekula utzi gure adiskidetasuna benetako anaitasun bihur zedin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 146. orr.

Belaunaldien arteko eta nazioarteko anaitasuna gure zereginaren oinarri da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Orotarat, mugaren bi aldetako 27 kofradia bildu dira gaitzeko anaitasun goxoan.  Herria   2003-05-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ihauterietako harat-hunatetarik landa, joanden apirilean dantzan arizan dira Muxikan, Gernikatik hurbil, "Anaitasun eguna"-ren karietarat, Itsasuko gau-eskola, trikitilari eta pilotariekin batera.  Herria   2001-06-21

Horien guzien berri jakitera joaitea gu ere, gure mundu espantutsuaren erdian, ez ote da guretzat anaitasun urrats bat arras beharrezkoa!  Herria   2001-11-08

Gure aldetik, aukera profitatuko dugu erakusteko ez garela beste edozein baino gutxiago ontasun, karitate eta anaitasun kontuetan, orain, almuedanoak galdetu duenean, Nork lagunduko dit eskailera jaisten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 214. orr.

Moral gaietako gure hutsegite guztien iturria, kristauek bere zorigaitz eta larritasun mendean asmatu zuten anaitasun-lotura zentzugabe hura onartzea izan da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.

Komeni da agian idazle izan diren eta ez direnen artean maiz sortu izan den anaitasun-lokarri hori oroitaraztea, frankoren bihotza arinago mugi dadin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 230. orr.

Zer bilaka litake Euskal Herria anaitasun lekurik gabe?  Herria   2002-07-18

Indar handiz nabaritzen da testuan Frantziskoren nortasuna eta ideala: bereziki, Kristoren pobretasuna eta apaltasuna bizitzeko asmoa, Ebanjelioko anaitasun-ideala, Elizarekiko elkartasuna, anaien askatasuna beren aukerak egiteko eta bokazio erlijiosoa bizitzeko eratzen duen modu zehatza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Adiskidantza haundia baitzuten, ez da harritzeko anaitasun hitzarmen bat sinatua izan bazen handik laster Lizarra eta Donibane-Garaziren artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Luzeegia litzateke frogatzea zein gorrotagarria den giza gogoaren gaineko indarraren nagusigoa, honen lorpen bakarra azpikeria eta, beraz, doilorkeria baita; eta zein muturtua dagoen arrazoiak eta aginteak gidatzen duen, eta guk ezinbestekoa ikusten eta izugarri estimatzen dugun apaltasun eta anaitasun espirituarekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori da jendailaren artean nagusi den iritzia, Giza Anaitasunak bere garapen logikoena eta defendatzailerik xaloenak aurkitzen dituen jendartean, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus