Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ongi deskribatzen du kapituluko giro anaikor eta alaia ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.
Maitasun anaikor eta garbiz maite dut gizon zintzo eta adoretsua. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.
Mundu ere ez zen eztijariozko mundu hura, ezdakitnoizko gizarte libre anaikor hura, foruen eta euskararen galera baino lehenagoko sasoia edo nahi dena, zer nahi den eta huraxe: nork bere galera ttikiak hautatzen ditu, izenik gabeko galera handiaren lekua betetzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.
Antonio eta biok erabat harrituta geundela ez dut nik orain ukatuko, baina gizon haren jarrera anaikor eta baketsua ikusita, guk ere irribarre egin eta ongi etorria eman genion. Aitor Arana «Onan», 2000 - 116. orr.