Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik Hiponara aldatu, beste anaidi bat fundatu eta 395-6an gotzain izendatu zuten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.
Ez da gauza erraza jakiten zertan oinarritzen zen Karitatearen dotrina hori baina pentsa genezake fraticelli-ek eta Espiritu Askearen anaidiek zabaltzen zutenaren antzekoa izango zela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.
Eskalaren mutur gorenean otomandar gobernua aurkitzen dugu: bere administrazio-premien aurrean, gizakiaren buruargitasunak asmatu eta giza ausardiak egin dezakeen guztia egin zuen, eta sortu zuen herri-administrazioa ez zen anaidi profesional hutsa, baizik eta erlijio-ordena baten baliokide sekularra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.
Erdi Aroan anaidi aberatsenetako batzuek beren jabetzak modu sinple eta merke honetaz baliatuz bereganatu zituzten, eta Ingalaterrako Henrike VIII.ak behin anaidi batek fraide-jabariz beretuak zituen lurralde zabal batzuk konfiskatzera bere funtzionario bat bidali zuenean, honela esan zion Abadeak: [...]. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 119. orr.
Honelakoa zen Indiara joan zen klase ertaineko administratzaile profesionalen anaidi berria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Tagastera itzuleran anaidi monastikoa fundatu zuen eta 391n apaiz ordenatu zuten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.
Anaidi islamiko eta hindu horietan errusiar alderdi komunistaren ethosa oso garbi bereizten da jada. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.
Lehenengo kristauen xalotasun eta anaidia erdi-karitatezkoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 215. orr.
Naturaz besteko naretasun hori izan zen, itxuraz, Krishna anaidiko haren kideek "dohain"tzat hartu zutena, eta Gregek berak ere, noizbait, hitz horixe erabili zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
-Orduan ez zara anaidikoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.