Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainiako Koparako 300 abonu baino gehiago lortzea espero du klubak. Berria - Kirola 2004-01-02
Musika Hamabostaldiaren Lagunek, datorren ostirala izango dute euren abonuak eta sarrerak eskatu ahal izateko azkeneko eguna. Berria - Kultura 2006-05-09
Baskoniako zaleak abonoen prezioa igotzean eta Kopa ikusteko abonoak bukatzen direnean bakarrik kexatzen dira. Berria - Kirola 2006-04-26
Abonuen salmenta amaitutzat eman ondoren, Donostiako Musika Hamabostaldiak sarrera solteak jarriko ditu salgai datorren astelehenean. Berria - Kultura 2004-07-10
Larunbatero, ilea labanaz txukuntzen zioten, lepoa zuri-zuri izateko, Deux-Ecus kaleko ile apaintzaile batenean, non hileko abonua baitzuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.
Jaialdira 15.000 lagun joatea espero dute antolatzaileek, eta dagoeneko jarri dituzte hiru egunetarako abonuak salgai. Berria - Kultura 2004-03-02
Euskadiko Orkestrak programa interesgarria aurkeztu zuen aurtengo bere azkeneko abonuko emanaldian. Berria - Kultura 2004-12-01
Abonu berri garestiena 505 eurokoa izango da, merkeena aldiz 142 eurokoa. Berria - Kirola 2004-06-29
Urteroko abonu-programarekin batean esku-paper bat eman ohi digute Euskadiko Orkestrakoek, eta bertan, urte horretako kontzertuen egitarauarekin eta bakoitzeko bakarlariarekin batera, orkestra osatzen duten musikari guztien zerrenda dator, jotzen duten instrumentuaren arabera sailkatuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 126. orr.
Ikusleek ez dute sarrera edo abonu aldaketarik egin beharko, atzoko erositakoekin joan ahal izango dira Kursaaleko auditoriora. Berria - Kultura 2004-05-08
Aurtengo abonu denboraldiko azkenengo kontzertua ematen ari da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa egunotan. Berria - Kultura 2004-06-02
Errenteriako Andra Mari abesbatzak EOSekin 'Stabat Mater' eskainiko du abonu zikloan. Berria - Kultura 2004-02-25
Abonu kuota 0,55 euro igoko du gaur Telefonicak. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Baskoniak %12 garestitu ditu bazkide abonuak. Berria - Kirola 2004-06-29
Ondoren, Gizarte Segurantzako Erregistroan abonu agiria aurkeztu dugu. ETC-prentsa Goienkaria, 2002-02-15