Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anaforiko 1 izond anaforarena, anaforari dagokiona.

Egiten dira beste era bateko neguko erlojuak ere, anaforikoak esaten direnak, eta metodo honekin egiten dira: analemmaren trazatuaz baliatuz orduak jartzen dira brontzezko hagatxoak erabiliz zentrotik hasi eta erlojuaren aurreko aldean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Oinarri-oinarrizkoa izan zen Egañak bertsoaldi honetarako antolatu zuen egitura anaforikoa, eta arazo handirik gabe eutsi zion horrenbestez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.

Gogoratu besterik ez; anaforikoak eta erreskada luzeak (jatorrizko testuaren ezaugarri agerikoak) premiazko nabarmendu ditugun bakar horietan datoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.

2 izenordain anaforiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Esate baterako, ezaguna da elkar izenordain anaforikoak ez duela aitzindaria perpausaren barruan bilatzen, baizik eta askoz mugatuagoa den bere perpausaren barruan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007

Izenordain anaforikoa semantikoki hutsik dago eta aurrekariarekin ezartzen duen erreferentziari esker bereganatzen du esanahia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anafora eta erreferentziakidetasuna, Ines M. Garcoa Azkoaga, UEU, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus