Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anafora iz figura erretorikoa, errepikapenean datzana.
Honenbestez, ez da batere harritzekoa antitesi eta anafora izatea, alde handiz gainera, bertsolarien testuetan zabalen ageri diren irudiak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.
Izan ere, litotesa dugu, itxuraz, bertsolarien ironiarako estrategia nagusia, antitesia eta anafora diskurtsoa antolatzeko baliabide erabilienak diren bezala. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.