Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anabastu, anabas(tu), anabasten da ad anabasa bihurtu.
Horregatik urtaro hauei urtearen hausguneak deitu behar zaie, eta ez da harritzekoa euretan oinaztu ugari sortzea eta ortzian ekaitz nahasia abiatzea, dena anabasten baita buruz buruko guduan, batetik garrak, bestetik urez nahasitako haizeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Imajina horietarik lazgarrienean -zer eta apez bat, ostia kontsagratua landatzen emakume baten iztape beltzean- anabasten zitzaizkidan nire orduko bi obsesioak: sexua eta erlijioa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.