Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anabasa (orobat anabas g.er.) 1 iz nahaste-borrastea, gauza desberdinen edo hondakinen nahasketa.

Euskalki bateko eta besteko ezaugarriak, inolako neurri eta orekarik gabe nahasteak, anabasa besterik ez zekarren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 137. orr.

Hamaika federazio, hamaika Liga, hamaika talde... anabasa zen nagusi.  Berria - Kirola   2004-06-08

Hau desastre hutsa da, anabasa; ez du ez bururik ez hankarik.  Berria - Kirola   2004-12-30

Gure familia bereix eta barreiatuan nahasmendua eta anabasa nagusi izan dira beti.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 12. orr.

Anabasa haren erdian, inor ez zen ohartu atzetik zetorren autoaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Kapitainen beldurra zen mairuek ez ote zuten igarriko kristauen kanpamentuetan zegoen iskanbila hura guztia, ez ote zuten kristauen arteko anabasa aprobetxatuko bat-bateko irteerak egin bost ateetatik Umberto zerbaiten bila hasi zen liburuen anabasa hartan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: alakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Etxean ez-ongi egotearen, zalaparta eta anabasa izatearen sentsazio lausoa besterik ez zuen lortzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.

Euskalki bateko eta besteko ezaugarriak, inolako neurri eta orekarik gabe nahasteak, anabasa besterik ez zekarren, eta artifizialtasuna izan zen, hain zuzen, Koldo Mitxelenak (1962) eta Luis Villasantek (1963) ikusi zioten akatsa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 137. orr.

Sinetsirik baitzegoen, gurasoek irakatsiaren arabera, ezen haiek gabe ordena gal zitekeela eta anabasa sort, eta anabasatik basakeria eta bidegabekeria baizik ez zitezkeela iguriki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

Erdi lo erdi esna egon zen buruko anabasa antolatu nahi eta ezin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

Atzoko eguraldi txarrak anabasa eragin zuen hainbat kirol ekitalditan.  Berria - Kirola   2004-02-29

Anabasa, nahasteborrastea, txolopotea, itzela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Neskaren begiak nire lepoan susmaturik, ontziko anabasan barna aurrera eginez txopako gaztelura iritsi ginen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 246. orr.

Baina ezin bere baitan anabasan zeuden sentimenduak argitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Zur eta lur daude korridore ilunean pilatutako anabasari eta trepetei begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Bere oheko anabasaz ohartu nintzela pentsatu zuen, itxuraz, gortinak itxi baitzituen, keinu dorpe batez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.

Hankaz gora eta anabasean zeuden mahai-aulki kraskagile batzuen gainean, Stan balantzaka ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 348. orr.

Hala ere, programaren ardatz nagusiak buruan edo paperean "anabasean" dauzkala esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Agustin Gotzain afrikanoa, lagun nazak nire desordena eta anabasean!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren agerpenak anabasa handia sortu zuen kalezuloan eta ingurumarietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Bere buru gainean argindar kable nahasiak anabasa geldi batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.

Bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas-mahasean eta anabasa hutsean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.

Gizon eta emakume hilak anabasa itzelean agertzen direla, harriak, adreiluak, altzariak, panpinak, jostailuak, garbigailuak, hozkailuak eta enparauekin nahastuta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 170. orr.

Hori lortzeko, maila ona eman beharko dugu, eta, bereziki, iaz bezala, zortea izan, Tamesis inguruan sortzen den anabasa itzela izan baita: istripuak, talka txikiak, maniobra okerrak...  Berria - Kirola   2004-03-20

3 (hitz elkartuetan)

Bizkor zuzendu zuen idazmahaiko paper-anabasa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Orain ere Phil bakarrik dago bere anabasa eremu partikularrean, gitarrarekin entseatzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anabasa bat (8); anabasa batean (6); anabasa da (5); anabasa handia (3); anabasa haren erdian (4); anabasa hartan (7); anabasa itzela (3); anabasa izaten (3); anabasa zen (3); arteko anabasa (3); den anabasa (4); halako anabasa (3); hura anabasa (3); lerro anabasa (3); zen anabasa (3)

anabasaren erdian (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus