Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amuzki iz beita, karnata.
Baina egiazkoa balitz bezala ziharduten, amu eta amuzki egokienak aukeratuz, itsasoa miatuz, ur azpikoa ikusi nahian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.
Nahitaez, gainera, niri ere amuzki erakargarria jarri didazue eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 36. orr.
Esku hutsik zihoan, ordea, gainean ez zeraman kanaberarik, ezta amuzkirik ere, urdail hutsean zerbaiten eske zebilkion har temoso hura besterik ez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.
· irud/hed Halako batean, amuzkia kazetariak: "Izan gaitezke solidario eta lagundu gure diruaren errentagarritasunari uko egin gabe?". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 200. orr.