Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amurriar izond/iz Amurriokoa, Amurriori dagokiona; Amurrioko biztanlea.
Madrilen jaio bazen ere, bere burua amurriartzat izan zuen beti Jesus Galindezek. Berria - Kultura 2006-03-12
Beste bost, beraz, Mikel, Lauaxeta eta hiruroz gain: Jakobe amurriarra, Arrate eta Oihane etxebarriarrak, Arantxa urruñarra eta Jean Louis heletarra. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 127. orr.
117 puntu eskuratu zituen Rikardo Gonzalez de Duranak, eta ondoren honako bertsolari hauek sailkatu ziren: Orlando Arreitaunaindia bastidarra (109 puntu), Iñaki Viñaspre abetxukukoa (107,5), Amaia Altube amurriarra (102), Lander Meaza laudioarra (101), Izar Mendiguren laudioarra (93 puntu) eta, azkenik, Hodei Lopez de Arkaute gopegiarra (87 puntu). Berria - Kultura 2004-03-09