Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amultsuki izlag era amultsuan.

Maddik orduan, presaka, atorra irekiz bularrak askatzen zituen eta niniaren ahoa esnez hantu titi ubeletan pausatzen zuen amultsuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Musu eman eta amultsuki etzan nuen bere lekuan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 178. orr.

"Zatoz nirekin" esan eta amultsuki heldu omen zion beso batetik, edo zintzilikatu omen zitzaion, eta hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker bakean eta isilik egin omen zituzten pauso batzuk kalean barrena, gizonaren sorbaldaren kontra burua ezarri eta begiak itxita, gizonezkoak ematen zion bake horretan atseden hartuz, erasotzaileak gainera oldartu zitzaizkienean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Fernando Valdes Sevillako Jaun Artzapezpikuak (Jainkoak bere lorian duela!) amultsuki hartu ninduela eta ahalak oro egin zituela, bera buru zen Inkisizioko Kontseilu Nagusian sar nendin, garbiki erranez, herriarentzat on izanen zela niri zoakidan zerbait posturen eskaintzea, Erregeren gortean ene geldiarazteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.

Anaiak irri-karkaila luze bat bota zuen, amultsuki erraten zidala: "Izutu haiz, he, Paxkal...!".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Amultsuki entzuten gaituen belarri eta ahots lasaiak lanaren, amodioaren nahiz exilioaren izkinak leuntzen ditu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

Lagunetan hitzik erran gabe baziren amultsuki so egiten ziotenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.

Nikolaik amultsuki begiratzen zion, irribarre xumea eginez eta negarrez-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 218. orr.

Durant jaunak amultsuki irribarre egin zuen haien zalaparta artean, kapela eta berokia tentu handiz esekitzen zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Mémée deitzen zioten guztiek amonari amultsuki, oso musugorria zen, bizia, nerbio handikoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Lurrean amultsuki laga zuen kamera, matxuratuko ote zuen beldurrez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 107. orr.

Haize epelaren ondorioz-edo, Gérard irria ezpainetan atera da, Sophie-ren gerria besoarekin amultsuki inguraturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 118. orr.

Bide hegiko sasiaren maldaren aterpean nolabaiteko sendagela naturalean amultsuki eta emeki pausatu orduko, gorputzeko luma guztiak harrotuz eskertu ninduen, bekan hala izan nintzen eran.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Zakuan sartu aurretik, katutxoek bizkarra igurzten zuten Joxe Mariren hanken kontra, amultsuki, erabat fidakor, eta ez zioten ihes egiten zakuratzerakoan ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

Horrek erakusten du, otoitza irakurtu-eta, zein nobleki, zein amultsuki galdegin duten barkamendua anaitasunean eta bakean bizitzeko, anaitasunaren eta bakearen bilatzeko.  Herria   2001-01-25

-Eta zertaz mintzo zineten nik kalakaldia haustean? -galdegin zuen Joanttok, abantzu amultsuki.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

Berehala haren bila doaz eta hatzematen dutelarik besarkatzen dute denek, zinez amultsuki.  Herria   2002-09-19

· Dena den, amak usaian baino amultsukiago besarkatu zuela, hori ezarri zuen Josepek burutan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

-Bai, gizonak -jarraiki zuen ahalik amultsukien Frantxuak-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amultsuki begiratu (3); amultsuki begiratzen (3); zuen amultsuki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus