Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amuleto iz kutuna, lepoan zintzilik eramaten den gauzakia, naturaz gaindiko ahalmenak omen dituena.

Irakasleengandik ezkutuan, talisman, amuleto eta beste babesgailu batzuen merkatu izugarria zabaldu zen berehala ikastetxean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.

Mahaian neuzkan gauzei begiratzeari ekin nion, entretenitzearren, noski, eta nire paperak ikusi nituen, nire luma eta boligrafoak, hiztegiak, kafearen kikara hustua, nire amuletoak, Gopegin jasotako itsas triku baten fosila, letra handitan erne! jartzen zuen fitxa bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 43. orr.

Afrikaldean amuleto asko propio lizar zurez egiten dira, ahalmen bereziak dituen arbola sakratua delakotz, batez ere gizonen bihotza pil-pilka paratzeko amuletoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus