Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amu 1 iz metalezko atal txikia, gako edo aingura itxurakoa, beitaz horniturik arrantzuan erabiltzen dena.

Arrantzarako pita, amu, kanabera luzagarri eta bestelakoak autoaren atzealdean sartu eta irratia piztu dut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

Amua amu zela konturatu izan ez balitz, nirea izango zen une hartantxe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.

Amu bat dauka hatz muturrean sartuta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 140. orr.

Hatz lehorrari begira geratu zen, tarte luzez, hatz erakuslean amu bat sartu zaion arrantzalearen bisajearekin, minduta baino gehiago, lotsatuta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Aitak arrantza-hari bat prestatu zuen: adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Zokorik arriskutsuenetan jarduten zuen lanpernatan, atunetako amu bat ibili zuen hilabetean belarritako, guk arraunketa naturalean baino arinago eramaten zuen batela ziaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

Amu gisa atunaren biltzeko, antxo umeak biltzen ari ziren, hegitik 6 miletan.  Herria   2002-09-05

Amu gisakoak ziren, eta aski izango zuen Nofuturek bakarrari hozka egitea oroitzapenaren haritik tiraka hasteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Eladiok, ezusteak ahotsari ematen dion baina kasu honetan amu irentsiarena dirudien marrantaz: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Ehiza-lagunak albait hoberen armatuta zetozen, artzain eta arrantzale baketsuak zirela kontuan hartuta: batzuek akuilu luzeak zeramatzaten muturrean labanak lotuta; beste batzuek berriz, arrantzarako arpoi txikiak, edota amu lodiak kizki moduan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.

Atereak neuzkan perka abata zaharrak, eta amu hirukoitzak haztatzen ari nintzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.

2 irud/hed

Amarru bat prestatzea ere bururatu zitzaidan, amu bat ipintzea, zerbait argi eta garbi jakiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 174. orr.

Beste amu bat eta beste beita bat eskaini behar nizkion baleari.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

Izan ziren amu horri ederki kosk egin ziotenak (Ben Johnson, Lindford Christie eta Donovan Bailey Jamaikan jaiotakoak dira, baina Kanada eta Erresuma Batuarekin aritu ziren).  Berria - Kirola   2006-03-19

Oferta ekonomikoaren kulturaren gailur horiek urte osoan erosketaren amua etengabe dakarkigun itsaso batean dabiltza igeri, eta gu gara amu horiek irensten dituzten arrainak: behar ez ditugun gauzak erosiz, nahi ez ditugun gauzak eginez dirua aurrezten dugula sinesten dugu, baina gure askatasuna oso merke saltzea besterik ez dugu lortzen. Buñuelen pasarte hori, zineaz, antzerkiaz, teleaz eta orohar munduko "ikuskizun trastzendenteez" oraindik inork egin gabeko tesi eder baterako amu izan liteke.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 141. orr.

Ziur nengoen haren galdera amu bat zela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 81. orr.

Beste amu batek erakarri zuen Selifan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.

EPLPren asmoa trinketean eta joko berrian aritzea da, eta amu erakargarria dute: Agusti Waltari.  Berria - Kirola   2006-03-11

-Amu gozoa, saihestezina agian, nahita jarrita zure lagunak irentsi zezan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gaiztoa da gero, amu-pieza txiki hori!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.

Alferrenak, berriz, txuletak egiten edo fotokopialekuan utzi dudan amu-azterketa buruz ikasten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 55. orr.

4 amua irentsi engainatua gertatu.

Denok irentsi genuen amua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 71. orr.

Ez zidan amua irentsi.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 107. orr.

Ostolazak, nola ez!, itsu-itsuan irentsi zuen amua, Gabriellek ezin hobeto bete baitzuen lana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.

Berun eta guzti irentsi dinagu amua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Berehala irentsi zuen amua katxaloteak: "gustatzen zaizkizu?" eta erosi egin zizkion.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.

Sauronek irentsi egin zuen amua, eta altzairuzko barailekin gainera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

· Amu gozoa, saihestezina agian, nahita jarrita zure lagunak irentsi zezan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Aprobatu egin zuen adar jotzailea, haren amua ez ezik, amua irentsi izanaren amorrua ere irentsita.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.

5 amuari kosk egin1

Arrainak amuari kosk egina zion, eta orain haria luzatu behar zen, urruntzen utzi, amua erabat irentsi zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

4 amuari kosk egin2 engainatu. Harryk bazekien ez ziola Dudleyren amuari kosk egin behar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Irakurle askok amuari kosk egin zioten; beste askok ez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Hain itsuturik gelditu zen halako mauka bere muturren aitzinean ikusita, non amuari kosk besterik ezin izan baitzuen egin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

6 amuari lotu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Osabak lehen aldiz eraman gintuelarik peko errekara xipaka, buxoina urera sartu zitzaidan eta karramarroa zen amuari lotuaETC-literatura, saiakera   Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014

Zunda-baloia askatu du CGDk, erosia izan nahi duen finantza erakunderen bat-edo amuari lotzeko". ETC-prentsa   Berria, 2008-03-27

Azpimarratu nahi dugu, dena den, itzultzaileek erdararen amua (kalkoa) aurrez aurre izaten dutela lanean ari direnean, eta arrisku handiagoa dutela, beraz, amuari lotzekoETC-zientzia, zuzenbidea   Hitzen artean. Axun Aierbe gogoan, Askoren artean, UEU, 2012

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amu gisa (8); amu horri (3); beste amu bat (3)

amua bota (3); amua irentsi (11); zuen amua (6)

amuari kosk (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus