Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ampere 1 iz korronte elektrikoaren intentsitatearen banakoa.

Aginte-koadro nagusia azaldu nion neskari gutxi gorabehera, xehetasunetan sartu gabe; labur-zurrean, zer den kilowatta, zer hidraulika, zer amperea, Sabethek eskolatik zekizkien gauzak guztiak ere edo, hobeto esanda, ahaztuak izan arren berriro nekerik gabe ulertu zituenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Parametro ia berdin-berdinak dituzte elektroxokeko makinek -instalazio psikiatriko zenbaitetan erabiltzen direnen antzekoak- eta txerrientzako durduzagailuak: ampere bat, hirurehun volt.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

2 ampere bira (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Nazioarteko Unitate Sistemaren arabera indar magnetoeragilearen unitatea ampere bira da. Hau da, haril baten bira batetik igarotzen den korrontea. ETC-entziklopedia   Indar magnetoeragile, Wikipedia

3 ampere kopuru (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

R-S-ren balioa, orratzak eskala-fondora heltzeko behar duen hautatutako ampere kopuruaren araberakoa izango da. ETC-entziklopedia   Amperemetro, Wikipedia

4 ampere-ordu (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Ampere-ordu edo amp-ordu (Ah, A·h edo A h sinboloekin ezagutzen dena) karga elektrikoaren unitate bezala definitu dezakegu. ETC-entziklopedia   Ampere-ordu, Wikipedia

Kapazitatea: bateria baten ahalmena ampere-ordutan (Ah) adierazten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Konpara ezazu energia hori baterian bertan metaturiko energiarekin, jakinik bateria bi punturen artean (borneak) potentzial horretan Q=3,6 x 105 C-eko karga osoa askatzeko gai dela (karga hori aska dezake, hain zuzen, 100 ampere-orduko karga izendatua duen bateriak; ampere-ordua kargaren unitate estandarra da). ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus