Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amortizatu, amortiza(tu), amortizatzen du ad zor bat edo inbertsio bat osorik edo partez berreskuratu. ik amortitu.

Teknologia handiko industrien babesa zilegi bihurtzen duen argudio garrantzitsu bat da, izan ere, berrikuntzaren kostua aski handia izan daitekeela: kostu hori amortizatu ahal izateko, sortzen diren irabazi guztiak enpresa berritzailearen onerako behar dute izan; alegia, bestela esanda, berrikuntzek ez dute zabaldu behar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Zenbait adituren ustez, aire konpainiek, euren inbertsio handia amortizatu nahian, gehiago joko dute bidaiari ahalik eta gehien sartzera eta hegazkina sardina lata handia bilakatzera.  Berria - Harian   2005-01-19

Anduren langabeziko azken soldatarekin erositako sarrera ugariko mobila berehala amortizatu genuen eta, gure ospea apur bat zabaldu bezain laster, telefonoa kea ateratzen hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

Menpeko finantza ekarpenak ez dira amortizatuko jaulkipen egunetik gutxienez bost urte igaro arte.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

TERRAK [...] autokartera gisa zituen 26,5 milioi akzio amortizatu ditu, jaulkipen erreserbekin.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Euskal Y-aren kostua 20 urtetan amortizatuta egongo da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Bezeroek zorra 85 urte bete aurretik amortizatzea helburu du kutxak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Yondelis sendagaiaren ikerketak amortizatzeko 9,8 milioi euro erabili zituen.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

Eta agian urte bete aski izango zela amortizatzeko, aurreratuko genuenarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 96. orr.

Filmak ahalik eta azkarren amortizatzera behartuta egon dira enpresak, Anatolek dioenez: [...].  Berria - Ekonomia   2004-09-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus