Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagun iezaguzu, mendialdean bizi diren errege amortar guztiak gure kontra elkartu baitira. Elizen arteko biblia Jos 10,6
Horrela bada, Jordanez bestaldeko, ekialdeko, bi errege amortar haien lurraldeak eskuratu genituen, Arnon errekatik Hermon mendiraino. Elizen arteko biblia Dt 3,8
Zuen esku jartzen ditut Sihon, Hexbongo errege amortarra, eta beronen lurraldea. Elizen arteko biblia Dt 2,24
Gilgaldik atera eta, gau osoan ibili ondoren, ustekabean eraso zien Josuek errege amortarrei. Elizen arteko biblia Jos 10,9
Beraz, Jaunak zeuen Jainkoak agindu bezala, erabat suntsituko dituzue hitiarrak, amortarrak, kanaandarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak. Elizen arteko biblia Dt 20,17
Jerusalem! Kanaandarra zara jatorriz eta jaiotzaz; aita amortarra zenuen, ama hitita. Elizen arteko biblia Ez 16,3
Israeldar ez ziren hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren artetik bizirik gelditu zirenak. Elizen arteko biblia 2 Kro 8,7
Askatu egin zituen Israelek bere eskualde haiek filistearren menpetik. Israeldarrak eta amortarrak ere bakean bizi ziren beren artean aldi hartan. Elizen arteko biblia 1 Sm 7,14
Moisesek zenbait gizon bidali zituen Jazer hiria ikertzera, eta israeldarrek Jazer eta inguruko hiriak eskuratu zituzten, beraietako amortarrak jaurtikiz. Elizen arteko biblia Zen 21,32
Bai eta kanaandarren lurralde osoa ere, sidondarren Aratik Afekaraino eta amortarren mugetaraino. Elizen arteko biblia Jos 13,4
Jordanez bestaldean bizi ziren amortarren lurraldera ekarri zintuztedan. Elizen arteko biblia Jos 24,8
Abia zaitezte eta joan amortarren mendialde eta inguruetara. Elizen arteko biblia Dt 1,7
Egun hartan, zure hiri gotortuak hutsik geldituko dira, behinola, israeldarrek erasotzean, hibiarren eta amortarren hiriak hutsik gelditu ziren bezala. Elizen arteko biblia Is 17,9
Geber, Uriren semea, Galaad lurraldean, amortarren errege Sihon-en eta Baxango errege Og-en lurralde izanikoan. Elizen arteko biblia 1 Erg 4,19
Israeldar ez ziren amortar, hitita, periztar, hibiar eta jebustar jende haietatik bizirik gelditu zirenak. Elizen arteko biblia 1 Erg 9,20
Bere egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen hiri guztiak amondarren mugetaraino. Elizen arteko biblia Jos 13,10
Arnon errekatik Jabok errekara arteko eta basamortutik Jordan ibaira arteko amortar lurralde osoa hartu zuten. Elizen arteko biblia Epa 11,22