Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amorrualdi iz haserrealdi bizia.

Tarteka -irakasleetako batek esan zidanez-, bat-bateko izualdi edo amorrualdiak jasango zituzten haietako batzuek, eta garrasika edo kolpeka hasiko ziren kontrolik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

-PEEVES! -orro egin zuen Filchek, amorrualdian luma lurrera botaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Harryk bere burua dardarka sentitzen zuen, ez beldurrez, amorrualdi berri batez baizik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 279. orr.

Harry amorrualdi bortitz bati aurre egiteko prestatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

Halako batean, bere amorrualdi isil haietako batek menderatu zuen eta bere onetik aterata egunkaria xehe-xehe egiten jarri zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.

-Utikan! -egin zion Dembak marru, amorrualdi ulergaitzez-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.

Bidean zihoala, bat-bateko amorrualdiak eman eta ostikoz jota baztertu zuen aulki bat, traba egin ziona.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 59. orr.

Gerran zehar izan nituen halako amorrualdiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

Bazirudien Tomek bizitzaren aurreko jarrera zentzuzko, gogoetazko eta doi bat harridurazkoarekin eraman zuela bere gurasoen banantzearen hondamendia -bai eta arreba gaztearen nerabe-amorrualdiak ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Stanislaus Demba bere amorrualdietako bati eusten ahalegindu zen, eta gogor egin zuen lasai mintzatzeko-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus