Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sortu zitzaidan amorrazio, egonezin, tristura eta auskalo-zer-gehiagoren sentimendu bulkada haren eraginez, ohetik jaiki behar izan nuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.
Moktada al Sadren matxinadak eta lortu duen sostenguak hori agertu dute, amorrazioa eta inpotentzia bideratzen jakin baitute. Berria - Mundua 2004-04-08
Neke, amorrazio eta negarraldiak ere izan ditut, baina gehien irabazi duena neu izan naiz. Berria - Kultura 2004-03-15
Amorrazioa eta sentimendu negatibo guztiak bazterrera utzita. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 236. orr.
Auzipetuen eta abokatuen ahotik sumarioari buruz xehetasunak zuzenean entzun ondoren, diputatu gehienek agertu zuten harridura, guztiek kezka eta, batzuk, amorrazioa. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Oso ongi konturatzen ginen, gaixo kronikoentzako gurearen moduko erietxe batean, non melankolia, amorrazioa, etsipena eta halako sentimenduak ezari-ezarian egosi eta nagusitu ohi diren, Gregek zuen balioaz, ez baitzuen, itxuraz, umore txarrik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Ustekabea eta amorrazioa uztartzen zituen imintzioa egin zuen gizonak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.
Zeppelina puntu txiki-txiki bat bihurtu zenean, ohe gainera itzuli nintzen, eta amorrazioa eta ernegazioa sentitu nituen berriro. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Ofizioan amorrazioa eta ernegatzea besterik lortzen ez duzun bitartean, afizioan gozamena eta asebetea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 11. orr.
Pashak hura aditu zuenean, amorrazioak hartu eta oihuka hasi zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.
Gauzak jaurtitzen dizkiot -lisaburdina, irabiagailua, zartagina, edozer-; gauzak botatzen ditut bat-batean, amorrazioak hartu banindu bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.
Amorrazioa ematen dit negar egiteak, baita inork ikusten ez nauenean ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.
Amorrazioa eman zion emazteak gogor egin ez izanak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 71. orr.
Lo egin ezinik, amorrazioa sentituko dut Dabid Loti Ederra baino lokartuago dagoela imajinatzean, izan ere hark egundo ez baitu arazorik izan lo egiteko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 59. orr.
Luzaroan egon naiz zuei idatzi ez idatzi, baina azkenean eta, lehertuko ez banintzen, luma hartu behar izan dut nire haserrea eta amorrazioa adierazteko. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 121. orr.
Pila hartan aztarrika ari zela, bere buruari amorrazioa hartu zion hain fidakorra izan zelako. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.
Nire amorrazioa isilean janez ni. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.
Bere buruaz jabe egin, eta eutsi egin zion bere amorrazioari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.
Bera negarrez hasteko zorian zegoen eta ni amorrazioari eutsi ezinik, ederra! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 103. orr.
Abailduratik zehaztapen irrigarri batera, gogo adeitsu batetik amorraziora, gero eta usuagoak zituen bere kabutako bat-bateko aldarte-aldaketa haiek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.
Badut amorraziorako aski motibo, baina oroitzapen batekin bukatu nahi nuke gaurkoa, oraindik ez bainago batere santu: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.
Kalte egin dizula eta, ez gorrotorik izan lagun hurkoari, ez egin ezer amorrazioaren eraginez. Elizen arteko biblia Si 10,6
Karta sorta hartu eta lurrera jaurti zuen bere arrebak, amorrazioz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.
Ron bost minutu geroago elkartu zen haiekin, amorrazioz sutan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.
On Camillok eserlekuaz eskobatu zituen sei haiek amorrazioz lehertzen geratu ziren, eta tabernan garraxika ari ziren eroen modura. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.
Amorrazioz beterik ukabilkada batez ispilua txikitu, eta sekulako mina hartu zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.
Pala airean hartu eta, amorrazioz, kolpe lehor bat eman nion bizkarrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 86. orr.
Amorraziozko madarikazioak botatzen hasi ziren haiek zapaldutakoan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin, ikasleek liburuak zabaldu zituzten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.
Ez zuela benetako hitzik erabili, amorraziozko hots sail zabal bat baizik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.
Hartara, ordubeteko atzerapentxoaren truke lortzen zuten ama biek negar algara amorraziozkoak isilaraztea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 185. orr.
Baziren hamar urte baino gehiago tindatzen hasi zenetik, amorrazioaren amorrazioaz, gatazka horretan borroka egiteko baizik jaio izan ez bailitzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Amorrazio etsiaren unean, txapelgorriak eta mikeleteak madarikatu nituen: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 41. orr.
Behin ere baino etsipen eta amorrazio handiagoarekin, gainera, zeren ikastetxetetik botata baitzegoen ordurako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.
Amorrazio beltzak harturik, ezpata atera eta, sastakada bakar batez, biei moztu zien burua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.
Txapela ikatzetara bota, ikazkinak emandako pala airean jaso eta aurreko hormaren kontra jaurti nuen amorrazio osoz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Igandeko derbian, Iraolak 3-3koa sartu zuenean, telebista kamerek amorrazio betean harrapatu zuten Jesus Mari Zamora zuzendaritzako kidea, alkandora lurrera botatzen, juramentuka. Berria - Kirola 2006-01-26
Nik neuk hau ulertzen dut: tipo bat tematzen bazaizu oin-puntak zapaltzen, amorrazio ederra ematen dizu, jakina. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 101. orr.
Badakizu amorrazio izugarria didala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.
Baina hura berri laburren atalean ipini izanak ekarri dizu amorraziorik handiena. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.
· Behin, bolantean Herbert zihoala, berealdiko amorrazioa hartu eta hantxe sartu zen, motorrari dena emanda, buruz buru, putre-samalda beltzaren erdira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.
Izugarrizko amorrazioa eman zion marrazkiak, eta gero rantxora itzuli ginenean argazki zahar bat erakutsi zidan, Obaban kirol zelaia inauguratu zuten egunekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.
Ikaragarrizko amorrazioa ematen dio latinezko hitzak entzutea, nik naturaltasunez botatzen ditudan arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.
Garrasi egin zuen, birao ere bai, eta harrika ekin zien txoritzar beltzei, ezin eutsizko amorrazio betean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
Smithers andrearenganako amorrazio pixka bat sentitu nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 180. orr.
Kontzentrazio haietan, hildakoen omenezko isiluneak eta amorrazio-oihuak eskutik eskura ibili ziren. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 137. orr.
Eta agian tunelaren alde biak zulatzen ari ziren langileek elkarren amorrazio oihuak entzun ere entzungo zituzten, lurraren eta arrokaren bestaldetik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.
Sofiak amorrazio keinua egin du, aulkian tente jarrita: "Ergela ez bestea!" Badaki ez dela harrapatzeko gauza izango, eta, haserreak eraginda, azal zuriaren azpiko zain urdinxkak bihotz taupaden erritmoan puztu zaizkio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 115. orr.
Amorrazio-kutsua ezin bazterturik, beste orri bitxi bat hautatu nuen mordoska hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 216. orr.
Zartakoak, halaz guztiz, txiki-txiki eginda utzi du Virgil, eta amorrazio-eztandei leku ematea eragin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.
Harroputza builaka hasi zen aitona alu batek agure-amorrazioaz zapaltzen zizkiolako behatzak. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.
amorrazio beltzak harturik (4); amorrazio handia (3)
amorrazioa eman zien (3); amorrazioa ematen dit (3); amorrazioa ematen zion (4); amorrazioa ere (3); amorrazioa hartu (3); amorrazioa sentitu (3); amorrazioa sentitzen (3); aurkako amorrazioa (3); nire amorrazioa (4)