Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Isabelek "ez, zu ez" esan zidan, eta ni apur bat amorratu nintzen eta bat-batean isiltasuna nagusitu zen gure artean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 37. orr.
Damutuko zaik DIB bat hartu izana, amorratuko haiz maletan aukera gehiago sartu ez dualako, madarikatuko duk egunkaririk edo aldizkaririk ez erosia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 187. orr.
Paulina, berriz, ez zela batere beldurtu, baina amorratu bai, izugarri amorratu zela bere izena Obabako politenen artean aurkitu ez zuenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.
Maisuari errezitatzen genizkionean ere barrea ateratzen zitzaigun esaldi bakoitzean, eta maisua amorratu egiten zen errespeturik ez genuelako. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.
Horregatik amorratu egiten du hilkor sortu izanak eta ez du ikusten egiazko heriotzan ez dela izango beste bere bururik, bere buru hilari bizirik negar egingo dionik eta, bere hilotz etzanaren ondoan tente, bere urratzez eta erretzez penatuko denik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.
Askotan horrek amorratu egiten nau, niretzako idaztea hobbya izango balitz bezala, edo Haur eta Gazte Literatura lantzea zerbait "polita, inuzentea eta bitxia" izango balitz bezala hartzen dutelako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 82. orr.
Sukaldeko tresneria botatzeak amorratu zuen gehien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 265. orr.
Bai, amorratu egin nindian horrek, baina gau hartan bertan eman behar zidaan erabateko erantzuna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 488. orr.
Bertzelako batean amorratuko ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.
Dena den, liztorrak, erleak bezalatsu, zirikatu edo amorratuz gero, eraso lezake ganadua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.
Lanera hamabost minutu berandu iritsiko dela kalkulatu du amorraturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.
Ulises, bien bitartean, jaten eta edaten ari zen, gosez amorraturik, isilik, hausnarrean, bere barruan ezkongaien galera ereiten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.
Demagun D ereduko haurra goseak amorratuta doakiola, negarrez, andereñoari: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.
Arratoi basatiak ziren, ausartak, goseak amorratuak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.
Goseak amorraturik, madarikatu egingo dute beren erregea eta beren Jainkoa. Elizen arteko biblia Is 8,21
Lotsaturik eta amorraturik, halako batez, odola zirakidala, hau esan nion: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 344. orr.
Mendian bere umeak ostu dizkioten hartz-ama bezain amorratuak daudela. Elizen arteko biblia 2 Sm 17,8
Amorratuta atera nintzen antzokitik, Pantxo Reyren aurrean kazetari hasi berri bat bezala agertu nintzelako. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 62. orr.
Moja gajoa ernegarazten jarri zen, amorratuta arrunt. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.
Kale borrokan, polizia infiltratuek xaxatzen dituzte, batetik torturak eta sakabanaketak amorratutako gazteak, eta bestetik betiko kirten sutsuak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.
Erdi ikaratuta, erdi amorratuta, Harry ikusi ere egingo ez balute bezala jokatzen zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 83. orr.
Imajinatu egoera: Mutila zutik neskari begira, hautsonzia zigarro-muturrez beteta, eta Carme, amorratuta, minduta, dena pikutara bidaltzeko prest, Mutilari begira. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.
Nik orduan eta gehiago eutsi haren erasoei, hura amorratuago zegoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 356. orr.
Neskak, kateme amorratu baten tankeran, lodiarengana apuntatu, eta dinbi-danba, bi tiro egin ditu segidan kanoi motzeko Franchiarekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 25. orr.
Manueltxo izeneko mutiko bat hemen itxita eduki ziaten zakur amorratu batek koska egin eta zakur bihurtu zelako. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 20. orr.
Eskailerak jauzika jaitsi nituen, harrapakinaren atzetik doan zakur amorratuaren gisan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.
Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak sartuko direla zuen artera. Elizen arteko biblia Eg 20,29
Orduantxe agertu da lasterka eskolatik Munnings jauna, zezen amorratu baten modura orroka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.
Apaiza izateaz aparte, ehiztari amorratua zen Mateo, beti zakur gorri batekin batera eta bestera ibiltzen zena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.
Ez naiz edale amorratua, baina gizon baten bizitzan, une batzuetan, janaria baino elikagarriagoa izaten da alkohola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.
Edale amorratua, edale konpultsiboa, edale solidarioa, edale errukiorra, edale zintzoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.
Tobias Wolffen liburu bat oparitu zion ezagun batek: orduz geroztik egile horren zale amorratua bihurtu da. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 36. orr.
Nolanahi ere, ez naiz bestelako pastelen zale amorratua ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.
Astapotro ero amorratu bat, burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.
Talibanak, gaizto amorratuak izanik ere, beren idealen alde ari dira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.
Udako sapak landarez eta hosto zimurtuz betetako jardina erretzen zuen, ezkutatu baino lehen landaredi osoari su emango liokeen piromano amorratu baten gisara. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
Filologo edo hitz-maite ona, izan ere, fidakaitz eta sinesgogor amorratua baita dotrinanteekiko, fedekalte eta fedegalgarria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Madarikazio guztiok, berriz, pertsegitu izango zaituzteten etsai amorratuen gainera botako ditu Jaunak zuen Jainkoak. Elizen arteko biblia Dt 30,7
Batere neurritasunik gabe, otsoa ardietara bezala joan zen, eta, begi basatiz eta aurpegi amorratuz begiratzen ziola. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.
Ai, nola sumintzen nintzen zure kontra gauza horiek guztiak burutzen zenituenean, emagaldu amorratuenak bezala jokatuz! Elizen arteko biblia Ez 16,30
Erabat adoretuak eta kemenez beteak, prest zeuden gizonei ez ezik, basabererik amorratuenei eta burdinazko harresiei ere erasotzeko. Elizen arteko biblia 2 M 11,9
Ezerk ez zuen geldiarazten: ez emakume zaharrak suhi iheslariaren kontra botatzen zituen madarikazio amorratuek, ez Yonsuk andrearen gelako otoitz amaigabeek, ez etxe guztia bustitzen zuten negar-zotinek ere. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.
Behean, ur beltz beldurgarrien orroa; eta zubia, ezpata bezain zorrotza; bestaldean, bi lehoi amorratu. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 14. orr.
Otso guztiek horzkada amorratua duten bezala eta bele guztiek atzaparra, sugegorri guztiek dute pozoi hilgarria. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 84. orr.
Alde batera eta bestera hasi zen gelan, gero eta bere onetik atereago, erritmo amorratuan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.
Nire zelatan egon zara?, galdetu zuen Napumoceno jaunaren ahots amorratuak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 133. orr.
Abasen hizketa moldeak Hamidaren izaera pipertua piztu zuelarik, lehengo lotsari eta zuhurtasunari utzi, eta errabia amorratu hura gailendu egin zitzaion egunean zehar bildutakoari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.
Besakadaz joka darabil, orpo-kolpeka, aparra aterarazten dio, eta, erdi-erdian jarrita, beldurgarri, ertzetara bidaltzen ditu olatu amorratu saldoak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.
Balea setiatu bati aurre egitera doan arpoilari baten su amorratua zeukan begiradan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.
Ehiza-txakurrek berehala erakutsi ziguten bidea, zeren eta, leize bazterretik beheiti beha jartzen zirela, zaunka amorratuan hasi baitziren... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 374. orr.
Igandeko bazkariaz geroztik nintzen kasik ahamenik hartu gabea, eta goseak amorratzen nengoen. ETC-literatura, saiakera Rock'n'roll, Aingeru Epaltza, Elkar, 2000
Ontziko hornidura guztiak amaitu zituztenean, arrantzan eta hegazti-ehizean hasi ziren, goseak amorratzen zeuden eta. ETC-literatura, saiakera Ulises, Homero (Juan Kruz Igerabide), Erein, 2000
Harry, bat-batean goseak amorratzen zegoela konturaturik, eskueran zuen guztia hartu eta jaten hasi zen. ETC-literatura, saiakera Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling (Iñaki Mendiguren), Elkar, 2000
Goseak amorratzen nengoen. ETC-literatura, saiakera Besteen odola, Simone de Beauvoir (Oier Alonso), Ibaizabal, 2000
Berak salbatu egiten zituen arrainak eta salbatu egiten zuen hainbat jende ere goseak amorratzen zegoena. ETC-literatura, saiakera Belarraren ahoa, Harkaitz Cano, Alberdania, 2004
Eltzekari usainak gogorarazi zien goseak amorratzen zeudela, eta emakumeak adierazitako egurrezko eserlekuan jarri ziren, tximiniaren alboan. ETC-literatura, saiakera Enda lur, Toti Martinez de Lezea (Miren Arratibel), Erein, 2014
-Goseak amorratzen nago -diozu. ETC-literatura, saiakera Atertu arte itxaron, Katixa Agirre, Elkar, 2015
Itxura aparta du entsaladak eta goseak amorratzen daude mahaikideak. ETC-prentsa Berria, 2005-10-26
Baina goseak amorratzen zeuden bilbotarrak, eta bigarren zatian, amorrazioz ekin zioten kantatzeari. ETC-prentsa Berria, 2008-02-05
Baina pelotoiaren barruan goseak amorratzen zeuden esprinterrak. ETC-prentsa Berria, 2008-07-13
Azkenean, diot, aurreko hilabeteetan, botere goseak amorratzen dauden alderdi espainiarrek hori baino ez baitute buruan (eta ahoan) izan. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-13
Gaztelugaineko txabolan hamarretakoa egin ahal izango dute, txorizoa eta salda hartzeko aukera izango dute besteak beste goseak amorratzen dauden guztiek. ETC-prentsa Goienkaria, 2001-09-07
Txerriaren saltxitxa eman zion jateko, gosez amorratzen dagoenarentzat infernuko etsaia, baina ez berak eta ez bere urdailak ez zuten protesta egin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.
Ez dira gau ondo ilun batean inongo atea jotzeko orduak, baina hotzak mikaztuta eta gosez amorratzen dago Jose. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.
Etengabe aritzen zen jolasean, zuek txakur amorratuarena edo marigorringoarena egiten denbora galtzen duzuen bitartean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 258. orr.
Eta jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.
Triste nengoen, eta sutan nengoen, txakur amorratu bat bezala, ohera joan nintzenean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.
-Txakur batek hozka eginez gero, erotu egiten da bat, txakur amorratu bihurtzen da, eta jende guztiari hozka egiten dio. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.
amorratu bat bezala (5); amorratu batek koska (3); amorratu baten (14); amorratu bati (4); amorratu bihurtu (4); amorratu egin (6); amorratu egiten zen (5); amorratu hori (3); amorratu zen (3); baina amorratu (3); ero amorratu (3); etsai amorratu (10); katu amorratu (3); piztia amorratu (3); txakur amorratu (4); zakur amorratu bat (3); zakur amorratu batek (3)
amorratua bezala (3); amorratua da (14); amorratua eman (4); amorratua ere (3); amorratua ez (3); amorratua izaki (4); amorratua izan zen (5); amorratua izango (3); amorratua izanik (4); amorratua naiz (5); amorratua omen zen (3); amorratua zela (3); defentsa amorratua (3); edale amorratua (3); ehiztari amorratua (9); erretzaile amorratua (4); etsai amorratua (10); futbolzale amorratua (3); irakurle amorratua (7); jazz zale amorratua (3); karlista amorratua (4); kontrako amorratua (3); langile amorratua (4); mendizale amorratua (4); su amorratua (3); zakur amorratua (3); zale amorratua baitzen (6); zale amorratua zen (5)
amorratuak bezala (7); amorratuak dira (5); etsai amorratuak ziren (3); zakur amorratuak (3); zale amorratuak (8)
zakur amorratuen (5)
amorraturik nago (3); goseak amorraturik (3)
amorratuta dago (4); amorratuta daude (5); amorratuta erantzun (3); amorratuta zegoen (4); ere amorratuta (3); zuen amorratuta (3)
amorratzen dago (5); amorratzen dagoela (4); amorratzen egongo da (3); amorratzen egoten (4); amorratzen jarri (3); amorratzen nau (3); amorratzen zegoela (4); egiteko amorratzen (4); gehien amorratzen (3); goseak amorratzen nago (4); goseak amorratzen nengoen (6); goseak amorratzen zegoen (3); gosez amorratzen (3); horrek amorratzen du (3); jokatzeko amorratzen (3)