Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Ene!", esan ohi diot, "ez, gero, ni amorrarazi halako berriketarekin". Bazirudien haien pailazokeriek are gehiago amorrarazten zutela Draco Malfoy, gero eta garraztuago agertzen baitzen bi anaiak hala ikusten zituen bakoitzean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
Gu, eta ni partikularki, biziki amorrarazten gaitu batzordeak hori egiteak: guk oso ondo dakigu data horietan non geunden eta zer egin genuen. Berria - Harian 2005-03-09
Hik ere badakik, nik bazekiat hik ere badakiala, eta zerk amorrarazten hau hainbeste? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 103. orr.
Apur bat nagusikeriaz jokatzen zuen nirekin batzuetan, baina horrek ez ninduen amorrarazten -haren lanpostua zen, azken batean-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 72. orr.
33 urteko beteranoa saiatu zen lehen setean kontrarioa bolea eta globoekin amorrarazten. Berria - Kirola 2006-01-25
-Baina tira, ez nau horrek amorrarazten -jarraitu zuen Ferminek-, ni amorrarazten nauena jende honen goganbeharra da, asmo txarra, handiustea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 262. orr.
Ia alaia zen itxura zeukan aurpegian, ni berehala apur bat amorrarazi ninduena, eta mutilek ere, nire ustez, arrazoi horregatik baztertu zuten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.
Haserretzen gintuenean, nire arreba txikiak eta nik, amorrarazteko, galdetzen genion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.
Ni amorrarazteko egin dizu hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.
Horrek guztiak ikaragarri amorrarazi zuen Harry. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 227. orr.
Emaztea maite dut, baina amorrarazi egin ninduen nire gelan horrela sartu izanak, atea jo gabe esan nahi dut. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 138. orr.
Sasiletratuak horixe du: gauzak bizi eta sentitu arren, ezin dituela adierazi bere burua matizetan galduz; eta amorrarazi egiten da, eta isildu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.
Jexux amorrarazi egiten zen harekin: batetik, haren eskolako ikasle bakarrak ez zuelako pentsatutako aurrerapenen erdirik ere egiten. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 209. orr.
Lagun judu dezente zuen aitak -neuk bakarrik dakit garai hartan zenbat amorrarazten eta lotsatzen ninduen horrek-. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 96. orr.
Ikasle guztiok amorrarazterainoko kontuak botatzen zizkigun aurpegira, abildade handia zuen horretarako. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.
Elkar txunditzeko, elkar amorrarazteko ikasgaiak ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Halaber, izugarri amorrarazten nau jendeak galdetzeak: "Zenbat argaldu zara?". Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Itzuri egiten zion, eta horrek Karlos areago amorrarazten eta ernegarazten zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.
Beldur izaten zen beti, gutako norbaitek bataiatuko ote genuen, bera amorrarazteagatik, behin nire anaietako batek, txantxetan, bataiatzearen keinua egin ziolako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 17. orr.
Fulbertok, amorrarazita, irenarazi egin zuen Abelardo. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 187. orr.
-amorrazi zen artzaina-. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.
Amorrazi egiten zen senarraren ateraldi haiekin, eta segurtasunik handienaz esan zion ilunabar aparta zela hura. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.
Baina bera ateekin amorrazten zen; ate guztiak uzten zituzten zabalik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 33. orr.
amorrarazi egin (5); amorrarazi egiten nau (3); amorrarazi zuen (4)
amorrarazten nau (3); amorrarazten ninduen (3); gehiago amorrarazten (3); horrek amorrarazten (3)