Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amorraldi (ETCn 40 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian amorrualdi agertzen da, ETCn 85 agerraldi) iz haserrealdi nabarmena eta bortitza.

Pozik nago etxe honetan nik izaten ditudan amorraldi berak dituen beste bat oraindik badelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.

Salamancako Udalaren "amorraldia" baino ez zela eta agiriak dagokien lekura itzuliko direla ziurtatu zuen: "Sen onaren kontra eta orain legearen kontra ere doan alferrikako azken keinu bat da".  Berria - Mundua   2006-01-22

Annek, izan ere, bere egunkaria idatzi zuenean hamahiru-hamabost urte zituen, eta argi eta garbi adierazi zituen hartan bere ezinikusiak, haserreak, amorraldiak, eta bere zaletasun eta begikotasunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Nik, Parisko kaleetan ondo-ondotik igaro zaizkidan ume adoragarri horiek guztiak gogoratzen ditudanean, neure burua urkatzeko moduko amorraldiak izaten ditut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Ildo horretatik, errekurtsoa PPko gobernuaren "amorraldi politikoari" egotzi zion Jaime Tejedor Gipuzkoako Kofradietako presidenteak.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus