Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorragarria bere bizia eta ingurukoena katramilatzeko haren dohain aparta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Gizonaren gainditze-ahaleginak traketsak ziren, zelebrezkoak, amorragarri bezain tristeak, baina guztiarekin ere deduzkoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.
Galtzagorri eta antzekoak, deabruen pertsonifikazio gisan erabili ohi diren zentzu berberean, hego haizeari ere pertsonaia bihurri, deabru, amorragarri zarpajario eta bazter nahasle baten irudia emanez bezela edo. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 141. orr.
Eta hemen gabiltza gu, etsigarritarako mundura azalduak eta ume amorragarriak izanak, geuretzako etsigarri bati heldu ezinak eromen batean gauzkala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 51. orr.
Bekaina harrotu dut, hala egin dut ziurrenik, baditut hobetu beharreko zenbait tik amorragarri. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 157. orr.
Irriño amorragarri bat atera du agureak, eta lehen bezain patxadatsu galdetu die hankagorri hauei, begietara behatzen diela banan-banan: [...]. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.
Ez nuke asmatuko une hartan zenbat eta nolako burutazioak izan nituen esaten, ezta tripetako kilika amorragarri hura adierazten ere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 121. orr.
Charliek maiz kontatu izan dizkit eskola-etxe horretako izugarrikeriak: Munnings jaunari buruzkoak, zein aldarte amorragarria duen, eta zer-nola daukan zigor-makila luze bat idazmahai gaineko hormatik zintzilik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.
Egoskorkeria amorragarriaz tematu nintzen, dirua neure kontura irabazi nahi nuen, eta azkenean Vienara joatea lortu nuen, saltzaile gisa, ahaide baten jantzi-denda handi batean. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.
Azter ditzagun arretaz erlijio okaztagarri honen dogma zentzugabeak, misterio beldurgarriak, zeremonia amorragarriak eta moral ezinezkoa, eta ikusiko dugu ea komenigarriak izan daitezkeen errepublika batentzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 214. orr.
Dena zekien, bai, amorragarri hark. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.
Amorragarria egingo zitzaion Triesteko erbestealdia, Espainiatik horren urruti, ikusirik ezin zuela ezer egin iloba Isabelek usurpatutako koroa eskuratzeko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.
Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen, baita ahulago ere, beste aldearen begietan, eta horregatik egoera amorragarriago bihurtu zuen, baita ez hain astuna ere, bi aldeentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.
Izan ere, ez dago gauza amorragarriagorik, formalista amorratua baino. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.
Batere exajeratu gabe esan daiteke beraiek egin dutela lanik handiena eta amorragarriena gure historia hau idazterakoan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 203. orr.
Itxurazale soila izatea, aspergarri eta amorragarri gertatzen baitzaizu luzera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 11. orr.
Gurasoenean gela partekatzen genuen garaietan, batxilergoa aitzina ateratzen erabili behar zuen denbora paperak koloretzen ematen zuen, aita zenaren amorragarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Lehendabizi berritu dezadan, memoria flakiak jota dutenen mesedetan eta bertsoak gogoratzen dituztenen amorragarri, bertsolari donostiarrak kontatutakoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.
Kostunicak Kosovo kantoi bihurtzeko asmoa iragarri du berriki, albaniarren amorragarri, eta urrian Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira Kosovon. Berria - Mundua 2004-03-19
Armagizon guti batzuen konpainia horniturik, Amikuze, Arberoa eta Garazi aldean ibili zen, hemen kolpa eta handik itzur, beaumondar traidore eta gaztelarren amorragarri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.
Espainiako Gobernuak, CEOE-CEPYME patronalek eta CCOO eta UGT sindikatuek atzo sinatu behar zuten gutxieneko soldataren inguruko akordioa, baina Gobernuak sinatzea hilabetez atzeratzea erabaki zuen, sindikatuen amorragarri. Berria - Ekonomia 2004-12-30
AEBetako BPG uste baino gutxiago haztea ere burtsaren amorragarri izan genuen atzo. Berria - Ekonomia 2004-04-30
amorragarria da (6)