Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaun Marcel apez izaiteko bidean egon zen; ordenatzeko puntuan zegoela, ordea, neska batez amorostu eta harekin ezkondu zen, handik gutirat alarguntzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.
Erika Txokoz amorostu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 66. orr.
Hainbertze edertasunez suntsiturik, Armeniako Printzea amorostu zen han berehala aire gaiztoak burutik beheiti jo izan balu bezala. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 65. orr.
Pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Baldin desiratzen dena eduki gabe ezin bizitzea, baldin desira horri nork bere denbora, plazerrak, bizia eskaintzea amorostea bada, egiaz eta benaz naiz amoros. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.
Alta, zuk ondo dakizu amodioaz mintzatzera makurtzen den emakumeak azkenean amorosturik bukatzen duela, edo amorostu balitz bezala jokatzen bederen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.
Amadis banintz, amorostuko nuen nire ondora jartzera etortzen zen dama. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.
Ez zaitut xehetasunekin gogaituko, baina ulertuko duzu, gizon heldu amorostu baten eskeei erantzuten jardun beharrean, banituela aurreagoko lanak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.
Tourvel lehendakariaren emazte debota seduzitzen entseatzen ari da, hasieran ospe hori sendotzearren, baina gero eta amorostuago, bere buruari aitortu nahi ez dion arren Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 73. orr.
Herriko xarmatzaile usteko zenbaitek eta amorostu anitzek eskatuta asmatzen nituen lerro haietan erakutsi gabe gordeak neuzkanak esan eta idatziko nizkiola berari, gordinak, garratzak, gaiztoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.
Amorostuak egia bilatzen du, baina ez, filosofo klasikoen antzera, patxadaz, baizik erokeria ilun batek bultzaturik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.
Amorostuarentzat jakinduria ez da mintzozkoa, baizik intimitate isila. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.
Polikiago begiraturik, dena den, nabari da Leturiaren egunkaria-k ez digula maitasuna oro har erakusten, baizik maitasunak zelako gogo-bideak ibilarazten dizkion amorostuari. Berria - Kultura 2004-09-03
amorostu zen (5); batez amorostu (3)