Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amoroski adlag maitasunez.

Konturatu nintzen femme fatale bat izan nahi zukeelarik ere, Barbararen bihotza gizonaren zaintzari amoroski emateko desiraz irrikan zegoen neskato burgestxo batena zela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Besoak ditugula, geure muga horiei buru egiteko, zeren, geure deusezetik bertze deusez bat amoroski besarkatzen dugunean, erortzen dira mugak eta loratzen zaigu bihotzean eguzki bizi gori bat, urrerik urretsuena baino distiratsuagoa dena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Ene bizitzako hainbat gertaki oroitu nuen... eta oroitzapen onak amoroski oroitu nituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 645. orr.

Maitek Klaudiori bere suge beltza potxonan hartu nahi zuela esan zion eta kubatarra amoroski ari zen zeregin hartan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

Desertuak, jakina, onartu egiten zituen, baina ez hutsaren truke edota amoroski, baizik eta, Le Goff historiagileak ondo adierazi zuenez, ordain gogor baten aldera: anakoretek aurre egin behar izaten zioten, hala, ordu luzeen aspertasunari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Irri egiten dut orduan gertatuaz, eta irri egiten diot neure buruari, ez ankerki eta krudelki, baina urrikalki eta amoroski.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.

Esne jadanik bilduan eskuak deblauki sartuz, amoroski eta xeheki, andere ezezagunak azalpenak eskaintzen zizkidan: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Bi hatzaz heldurik, ezker-eskuin eragin zion ene sudurrari, ezin amoroskiago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus