Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amoros 1 izond/iz maitemindua, maitalea.

Parrokiko apez fededun kartsuaren gibelean bazegoen gizon gazte amoros bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 103. orr.

Arrazoin zuen, zeren eta ni ere amorosturik bainengoen, eta pertsona amorosak bezala ez nekusan eta ez nekien zer ari nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 326. orr.

Libertin amorosak, baldin libertina izan ahal baledi amoros, ez baitu une horrez geroztik horrenbertze presarik gozatzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Honela esan zidan, burua errazen soiltzen den puntuan, han kalparrean, hiru muxu amoros ematen zizkidala: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 169. orr.

Horrela segitzen du nere lagunak, gizaldiz gizaldi poeta ahul horiek zutik ezin egon ahala gizendu duten "morbo amorosaz" hitzegiten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Amodioa diot; zeren amoros baitzara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 61. orr.

Argonen erresumarako bidaia biziki luzea izan omen zela, baina enetako laburregia izan zuan hitaz amoros bainintzen, bertze batendako hautatua nindutelarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 33. orr.

Bakarrik utzitakoan bihurtzen gara amoros, bakardadeak egiten gaitu izuti, bakardadeak ahuldu egiten baikaitu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 326. orr.

Errana didate norbaiten amoros izatea gaizki dagoela; baina zergatik da hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 101. orr.

-Lurraren amoros zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

"Jesus! apezgai hori amoros omen dugu!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Herriko jendeak azkar baino lehen eman zuen argitara bi amoros haien joan-etorrien berri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.

"Bertze ardurarik gabe, amoros amoltsu hark, bere zinak ahantzirik, men egin zuen hasieran eta onartu zuen azkenik: ez uste lehen une horren ondoren liskarrak eta malkoak aldi berean berriz etorri ez zirenik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

2 (izenondoekin)

Haurrek beren artean barre egiteko gizajoari berehala antzematen dioten bezala, maitale krudelak amoros inozo eta koitaduari igartzen dion moduan, halaxe detektatzen dute ikasleek irakasle bat noiz den hasi berri esku-txuri asmo onekoa, hartaz trufa, iseka eta ahalik burla gehien egin ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Ez polizia gisa, amoros jeloskor gisa baizik; ez ofizioak aginduta, amodioak aginduta baizik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Aitzineko asteazkenean erabili solasetarik banekien ondoko aldian gu bien arteko besarkadak usaian ez bezalako segida ekarriko zuela, biak amoros kartsu goxatuko ginela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 107. orr.

Erraidazu bada, amoros hitsa, eduki dituzun emakume horiek, uste duzu bortxaz eduki dituzula?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 61. orr.

3 amoros izan

Ez dakit nola izan zen: hain segur ere ez dut Valmont jauna maite, aitzitik; eta une batzuetan haren amoros banintz bezala nengoen...     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 310. orr.

Ondarrean eskapatzera utzi nuen amoros nintzela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

-Lurraren amoros zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Argonen erresumarako bidaia biziki luzea izan omen zela, baina enetako laburregia izan zuan hitaz amoros bainintzen, bertze batendako hautatua nindutelarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 33. orr.

Bai, amoros nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amoros nintzen (3); bi amoros (3); haren amoros (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus