Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amorio (ETCn 136 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian amodio agertzen da) 1 iz amodioa.

Orduan ikasten dugu ezen etxea desterru ere bihur litekeela, amorioa desamorio.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

-Amorio batean, amorioa bezain inportant dira xehetasunak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.

Zeren zinez bainengoen amorosiak jorik eta ene amorio hari errendaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

Beti bizirik dago Züberoan Matalazen ezpiritüa, libertatearen amorioa.  Herria   2001-05-31

Abarizios izanen haiz, baldin gaztetasunaren donuak eta ondasunak, hala nola haragiari eta amorioari lotuak egon daitezkeenak, heuretzat bakarrik gordetzen badituk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.

Handik aitzina, solasean segitu genuen, eta Mignon, neure amoriorako gaitasun ustezkoa berriro goratu ondoren, bere bizitza kontatzeari lotu zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.

Lastozko zubia egin du, itxoltxarren baterakoa edo, ez palaziorako harri landuzkoa, eta haretan pasarazi nahi du andregaia, amodio froga gainditzeko, baina, pasatzen hasi eta, zubiarekin batera punpa gure Bartolo, eta horra atzenean: ez zubi, ez andregai eta ez amorio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

Amorioaren desira aseezinak bulkaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.

2 (izenondoekin)

Zeren eta oraindanik aitzinatzen baitizut ezen osaba Joanikotenganako amorio ezkutu hura izan zela amaren bizitzako gorabehera guztia, haren geroko jokabidea guztiz baldintzatu zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 82. orr.

Eszena labur hura aski izan zitzaidan amorioaren handian sinesteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Etxean gurasoei askotan aditu eta, neronek han eta hemen jasoa daukadan pasakari honetan ere, beste hainbeste: otearekin batera, amorio kontuak tarteko: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

Otalore horrek bezalaxe, zer ikusirik izan ote zezakeen, otatxoriak ere, gure amorio kantu lizunon sorreran?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

4 amoriozko izlag

Kapitainaren hitzak entzun bezain fite, osaba Joanikot eta Maddalenen amoriozko iduri ezin ederrago hura etorri baitzitzaidan berriro bururat. Eta Elbirarekin inozentziaren ertzetik bizi izan nituèn amoriozko mementu gogoangarri haiek ere, gohaingarri egin zitzaizkidan bat-batean, haragikeriazko bekatu zital.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 473. orr.

5 amorioarren amodioagatik.

Baina Jainkoaren amorioarren! ez daitezela zeruko gauzak eta lurrekoak berriro nahas.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amorio hura (4); amorio suerte (3); ene amorio (3); zen amorio (3)

amorioa ez (3)

gure amorioaren (3)

amoriozko historia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus