Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artxiboa da, halaber, eragiten duena esandako gauza horiek guztiak ez daitezen metatu mordo amorfo batean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.
Kontua ez da harritzekoa, zeren genomak ditu behar diren argibide eta azalpen guztiak bizi hasieran dagoen zelula multzo amorfo hori lur azalaren gainean dagoen makina perfektuena bihurtzeko aste batzuk pasatu ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.
Beltz horrek, presentzia amorfo eta gogogabea, ikusmena, usaimena eta dastamena gainditzen zituen, urrutitik gainditu ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.
Al Kaeda talde amorfoa da. Berria - Mundua 2004-04-08
Hau da, sentimenen materia amorfoari kategoria edo adimenaren moldeen eta kontzeptu "hutsen" bitartez adigarriki ematen zaio forma eta, soilik ondoren iristen gara kontzeptu enpiriko edo esperientziara, ezagutza objektibora ("zaldi"ra, adibidez): zerbait (sentigarri amorfoa) zer bilakatzeko (adigarriki mugatua), adimenak (bere kontzeptu "hutsekin") ezarri dion formaren bidez bilakatu da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Halako Irlanda amorfoa zen britainiarrek egindako kartan ageri zena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 20. orr.
Marmar motel amorfo bat entzun genuen aurki, ez hain urruna. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.
Jende triste guzia jainko amorfo horren bila dabilela oraindik, bere buruaren Jabe bila, alegia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 254. orr.
Eszena hartan bi izaki amorfo samarren amodio kontuak eta gorabeherak ageri ziren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 134. orr.
Gizaki alderrai aske amorfo batzuk. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.
Horixe antidotorik eraginkorrena egunero bonbardatzen gaituzten milaka mezu amorfo eta polimorforen aurrean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.