Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurko Euskal Herria ulertzeko, ezinbestekoa da Foruen abolizioa eta industrializazioa ezagutzea. Berria - Harian 2005-05-03
Zelibatoak lehentasuna zuen lekuetan, ezin ohorerik izan ezkontzarentzat, eta zergen errentariak zigorren abolizioaren bitartez hainbeste abantailari uko egitera behartu ahal izan zirenez geroztik, bistan da askoz errazagoa izan zela sariak kentzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.
Prostituzioaren abolizioa eskatu dute hainbat emakume taldek. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Bortxak "ezer onik" ez dakarrelako tesiak, esplika biezagu gaiztotzat al dauzkan, ala nola etorritakotzat dauzkan, egungo Estatuak eta erakunde estatal guztiak, Justiziaren erakundea horien artean, eta demokrazia, Giza Eskubideen Deklarazioa, edo esklaberiaren abolizioa, etc. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.
Ildo horretan, "monarkiaren abolizioa" ere eskatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Gatazkaren jatorri politikoa azaltzeko, 1939ko urriaren 25era jo zuen, foruen lehen abolizio legea indarrean sartu zen egunera. Berria - Harian 2005-12-01
Gaurko Euskal Herria ulertzeko, ezinbestekoa da Foruen abolizioa eta industrializazioa ezagutzea. Berria - Harian 2005-05-03
Berriro gerra, berriro porrota, berriro bake faltsua, Foruen abolizioa; euskal gizartearen barne urraketa sakona, diktadura militarra, errepublika apur bat eta gerra berriro, emigratuak milaka berriro, eta presoak, fusilatuak... Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
foruen abolizioa (3)