Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abal (ETCn 79 agerraldi) 1iz zordunak huts egiten badu, zorra ordaintzeko norbaitek ematen duen bermea.

450.000 euroren abalak aurkeztu beharko ditu Egunkaria SAko kontseilari ordezkariak kartzela utzi ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Vital Kutxak Rafa Diez LABeko idazkari nagusiari 100.000 euroko abala eman diola.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Abalak jarri beharrak interesetan eragiten zituen kostuak aztertzeko eskatu zion familiari Uriak, bermea ordaintzeari buruz erabakirik hartu aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Eginahalak egiten ari dira Otegiren, Olanoren eta Petrikorenaren bermeak ordaintzeko dirua lortzeko, batetik, eta abalak lortzeko, bestetik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Kopuru hori dirutan ordaindu behar izateak "ezintasuna larriagotu" egiten duela nabarmentzen du helegiteak eta, gutxienez, abalak onartzeko eskatzen dio Del Olmori.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

'Egin'-en kontrako operazioan atxilotutakoek ordaindu zituzten kopuru handienak, baina ez dirutan, abaletan baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Dirutan edo banku abalez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Bisiten joan etorriak abalen interesak baino garestiagoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Berme guztiak dirutan, abalen edo hipoteken bidez ordain daitezkeela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Abal bidez ordaindu zuten guztiek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Auzitegi Nazionalak ez du beti onartzen abal bidezko ordainketa, eta dirutan egiteko exijitzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

2 abal emaile (ETCn 48 agerraldi; orobat abalemaile ETCn 97 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian abal(-)emaile agertzen da) ik abalemaile.

Horri zelaian entzun beharreko irainak gehituz gero, eta zuzendariak abal-emaileak garela aintzat hartuta, behin baino gehiagotan galdetzen diozu zeure buruari: 'zertan ari haiz hi hemen? '.  Berria - Kirola   2006-01-20

3 abala eman

Alfonso Alonso Gasteizko alkateak, aldiz, Vital Kutxak Rafa Diezi abala eman izana "akatsa» dela adierazi zuen, finantza erakundearen irudiari kalte egiten omen diolako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

"EAJ eta alderdi hori agintean duten erakundeak egunkaria erabiltzen eta abala ematen aritu izan dira, baina orain ez ikusiarena egiten dute gurekin», salatu zuten kazetariek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Gazpromi abala emateko prest agertu zen Schroeder.  Berria - Mundua   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abal bat (3); abal bidez (6); abal gehiago (4); abala eman (3); abalak ez (4); abalak onartu (3); abalen bidez (13); abalen bidez ordaintzeko (13); bermea abalen bidez (3); eta abalen eta abalen bidez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus