Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abolitu, aboli(tu), abolitzen 1 du ad agindu, ohitura edo kideko bat legearen bidez ezeztatu.

"Turkiarren aitak" sultanari agintea kendu, kalifagoa abolitu eta Turkiako Errepublika laiko eta modernoa sortu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Elkarteak haur-hilketaren eta basakeriaren salaketa irauli, eta esklabotza abolitzeko beste auzi bat bihurtu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Txirotasuna abolitzeko prestatutako planen kopuruak hura jasaten dutenen erreformatzaileena gehi hartaz deus ez dakiten filosofoena berdintzen du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 252. orr.

Zerk eraman zaitu prostituzioa abolitzearen aldeko talde batean parte hartzera?  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Deklaratzen du ezen probintzia, printzerri, herrialde, kantonamendu, hiribildu eta biztanle-komunitateen pribilegio partikular guztiak, diruzkoak nahiz beste edozein eratakoak, abolituta gelditzen direla errekurtsorik gabe, eta frantses guztien Zuzenbide Komunean izango direla batuak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

2 irud/hed

Mitoa abolitu du, erlijioa pribatizatu, eta gizartea laikoa dela aldarrikatu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 150. orr.

Denek disimuloan begiratzen genion jatetxeko erloju geldituari eta iruditzen zitzaigun denbora abolitua zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus