Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amonio 1 iz kimikan, hidrogenoz eta nitrogenoz, osaturiko erradikala, NH4 formula duena.

Astelehen arratsaldeko ekaitza zela-eta, estoldetako ur zikinak zuzenean ibaira joan ziren; oxigenoa gutxitu egin zen, amonioa handitu eta horrek eragin zuen arrainak akabatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

20 tona amonio nitrogenatu zeramatzan kamioi bat lehertu, eta gutxienez 16 pertsona hil eta beste 11 zauritu ziren atzo Mihailesti hiri ondoan, Errumaniako erdialdean.  Berria - Mundua   2004-05-25

Bainugelara joan nintzen berarentzako amonio-gatzak hartzera eta itzultzean ikuskizuna gori-gori zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

Bat-batean, amonio-hidratoaren usain bortitza aditu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.

Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Laudio amonio sulfatoarekin Waterford-era.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

Amonio kloruroa, antzinako alkimian Ammonen tenpluko Gatz Amoniakoa zeritzona, zeinak burdina herdoiltzeko joera nabarmenagoa baitzuen noski, hura herdoiltzetik babesteko baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Fertiberia enpresak bestelako produktuak egiteko osagai moduan erabiltzen diren azido nitriko, nitrato kaltzio-amoniokoa eta nitrosulfato amoniokoa egiten ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

2 amonio bikarbonato (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Amonio bikarbonatoa NH4HCO3 formula duen konposatu kimikoa da, azido karbonikoaren gatz azidoa dena. Giro-tenperaturan ez da oso egonkorra eta amoniakoa askatzen du, batez ere, hezetasun gutxiko lekuetan. ETC-entziklopedia   Amonio bikarbonato, Wikipedia

3 amonio bisulfato (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Amonio bisulfatoa, amonio hidrogenosulfato gisa ere ezaguna, (NH4) HSO4 formula duen solido zuri kristalinoa da. Azido sulfurikoa amoniakoarekin partzialki neutralizatzearen emaitza da. ETC-entziklopedia   Amonio bisulfato, Wikipedia

4 amonio-gatz

Bainugelara joan nintzen berarentzako amonio-gatzak hartzera eta itzultzean ikuskizuna gori-gori zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

5 amonio karbonato (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Amonio karbonatoa, adibidez, zorabioak jotakoak esnatzeko sudurpean jartzen den prestakinaren osagai aktiboa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Badira zenbait karbonato gatz disolbagarri, alabaina: sodio karbonatoa, potasio karbonatoa eta amonio karbonatoaETC-entziklopedia   Gatz (kimika) Wikipedia

6 amonio klorato (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Amonio kloratoa NH4ClO3 formula kimikoa duen konposatu kimiko inorganikoa da. Oso ezegonkorra da eta lehergailuak egiteko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Amonio klorato, Wikipedia

7 amonio kloruro

Amonio kloruroa sartzen bazen formulan, zerbaitetarako balio zuen seinale; zertarako balio ote zuen, inork ez zekien ordurako, baina ez zekiola burutik pasatu ere egin kentzerik, zeren "inoiz ez baita jakiten".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Azidoak kaltegarri gertatzen ziren beste kontu batzuengatik: amonio kloruroarekin aproba egitea bururatu zitzaidan, gai baita berun oxidoarekin egonkorki konbinatzeko, kloruro disolbaezin eta geldo bat emanik eta amoniakoa jareginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

8 amonio nitrato

Horrez gain, 500 kilo amonio nitrato atzeman zituzten.  Berria - Mundua   2004-03-31

Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

9 amonio sulfato

Laudio amonio sulfatoarekin Waterford-era.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus