Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amoniako 1 iz nitrogenoz eta hidrogenoz osatutako gasa (NH3), koloregabea eta usain sarkorrekoa, gernuaren eta beste zenbait gai organikoren hondatzetik ateratzen dena.

Amoniakoa (proteinak apurtzean eratua, oso toxikoa) urea bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Oso gas disolbagarria da amoniakoa, eta oso energia gutxi behar da, edo batere ez, hura gorputzean sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Oso gas disolbagarria da amoniakoa, eta oso energia gutxi behar da, edo batere ez, hura gorputzean sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Grasa kentzeko amoniakoa duen garbikari bat erabiltzen dugun bakoitzean, Amon jainkoaren oroitzapen bat uzten ari gara garbitzen ari garen ontzi edo kristalean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Makinetako iluna sekula ez zitzaion joaten azazkaletatik, ez xaboiz, ez lixibaz ezta amoniakoz garbituta ere.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 85. orr.

2 (hitz elkartutetan)

Amoniako-gasa txorroteko uretan disolbatu, eta saski-ontzitan salduz eta auzo guztia kutsatuz ateratzen baitzuen bizimodua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

ESAko astronomoak lurreratze-moduluaren aire-poltsek atmosferan utzitako amoniako arrastoak aurkitzen saiatuko dira Mars Express zundak duen espektometroaren bidez.  Berria - Gaiak   2004-01-08

Sudurretara eroanez, usaina hartu zion estreinakoz Karrikak, eta amoniako lurrin gotor batek bota zuen atzeraka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.

Egun osoan lixiba eta amoniako potoen artean sartuta daukat sudurra.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

Geldiarazi, eta kontu handiz laxatu nizkion estalkiaren torlojuak: txistuka irten zen amoniako-bolada bat, zegokionez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Bostehun aldiz amoniako-kontzentrazio handiagoa dago gernuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Aire kanpaiak gutxi ziren; bakoitzak, testuaren aginduei jarraiki analisi sistematikoan buru-belarri, azido kloridriko eta amoniako isuri puska ez nolanahikoa lurrunarazten zuen aire zabalera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus