Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amonatxo iz adkor amona.

-Urduña inguratzen duten basoetan amonatxo bat bizi zen, bakar-bakarrik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Okilak, berriro, ikusi zuen dena: goiz batean amonatxoa elurretan zaku bat gordetzera atera zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 151. orr.

Ia ehun urtera iritsi zaigu amonatxoa, Amonatxoek, oinak minez dauzkaten eta ibiltzen batere gusturik hartzen ez duten eta zapata pare bat baino ez daukaten atso gaixoek.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 72. orr.

Etxe atariko harrian eserita aurkituko duen amonatxoari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Ordu t'erdi egoten naiz bertan eta beti diferente kobratzen dit amonatxo txinatarrak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Nire haurtzaroko eskola txiki eta Kontxexion amonatxo maistrarekin akordatu naiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.

Berehala ikusi nuen nire adiskidea, amonatxo beltzez jantzi bati besoa emanez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus