Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abokatutza etxeko epeletik higitu gabe ikas zezakeen arren, hiri handira joateko nahikeria agertu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Abokatutza ikasita gero, Azpilgo Kaskoan hartu zuen egoitza, eta handik gutxira egin zuten alkate. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.
Abokatutzako estudioak bukatuta, negozioen munduan sartu zen, banku batean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 69. orr.
Abokatutzako, kazetaritzako eta politikagintzako pertsona ezagunek osatu dute batik bat batzordea. Berria - Harian 2005-04-23
Kondenatu eta kendu ziotenetik doktore titulua eta abokatutzan jarduteko eskubidea -xantaia egin baitzion bezero bati-, beraren eta besteen errentetatik bizi zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.