Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amoina (orobat amuina g.er.) ipar iz limosna.

Amoina gehiago eginik irabazten da urrikalmenduaren bertutea eta saria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 98. orr.

Otoitza, mehe eta barur, amoina eman, hau da Elizaren urtaro hunen lana berrogoi egunez.  Herria   2003-03-13

Gurutzadarentzat ematen den bi errealeko amoina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.

Egiguzue, bizitzari uko egin diogunoi, higuingarri eta izugarri izango ez den heriotza baten amoina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Kristautasunaren eta erlisionearen defentsa dela Bulda deitu emaitzaren oinarri nagusia, gauza gutxia eta erraza baita amoina berezi hura.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.

Baina, izanagatik debota, ez da batere errukiorra; uko egiten dio ezein amoina amodiozkoari, eta uko hori aski dut ebasketa zilegia irudi dakidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.

-Egun on anderea, amoina otoi, jainkoak sariztaturen zaitu!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Nor da Niziasekin mintzo den zahar hura? Baionako eskaleetarik menturaz, hainbat badira karriketan amoina eta arraokan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus