Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amnistia 1 iz aginte publikoak emandako barkamena.

Preso politikoen hurbilketa, amnistia, mundializazioaren aurkako nekazaritzako ekimenak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Eta gero amnistia etorri zuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Amnistia ez dut nik eman.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

Otsailean agiri bat argitaratu zuten Caceresko presoek, amnistia ezin dela negoziatu adieraziz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Urte horretan amnistia eman zitzaien communard-ei.  Berria - Kultura   2004-03-05

Savak-ekoek zelaiko kurdu guztioi dei egin ziguten, irakiar ministro bati entzutera joan gintezen; helikopteroz etorria zen, amnistia bat eman zutela eta etxera itzul gintezkeela esatera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Alabaina, bost kideri amnistia ukatu die Dublingo gobernuak: Kevin Walsh, Pearse McCauley, Jerry Sheehy, Michael O'Neill eta John Quinn dira.  Berria - Harian   2005-07-30

Argi esan nahi dugu prozesuaren amaierak amnistia eskatzen duela.  Berria - Harian   2006-03-24

1981eko amnistiatik ez da Frantziako estatuan hainbeste preso politiko izan.  Berria - Mundua   2004-12-04

2 (izenondoekin)

Madrileko gobernuaren kontra armetara joandako guztiei amnistia osoa bermatzea, militar profesionalentzakoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Aurten ere, behin berriz, Amnistia oso eta baldintzarik gabeko baten beharra galdatua izanen da.  Herria   2002-10-24

Martutenen bost aste bete berriak genituela, gobernuak amnistia orokorra eman eta kalean gintuan halako batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.

Raffarinen amnistia fiskala arbuiatu du oposizioak.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Amnistia hori ez da gisa guziz hain zabala izanen.  Herria   2002-07-18

Morrasen atzetik Fernando Armendariz Nafarroan Amnistia Internazionaleko ordezkariak dantzatu zuen bolaluma.  Berria - Harian   2005-10-16

3 (hitz elkartuetan)

Alegeraki iragan da Amnistia Eguna Makean, jendea etorri da oste handitan.  Herria   2005-11-03

1936ko gerlakoan Frantziara aldatutako euskal errefuxiatuen alaba, bere laguntza hutsezina eskaini die 20 urtez Baionako eta Bordeleko Amnistia-Batzordeei.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 74. orr.

Iad Alaui Irakeko lehen ministroak amnistia lege bat sinatu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-08

Franco hil ondoren onartu ziren amnistia legeak, berriz, Konstituzioaren kontrakoak dira.  Berria - Harian   2005-07-24

Baliteke Carlos Gurpegi Athleticeko jokalariaren auzia ezerezean geratzea, Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak amnistia moduko zerbait aplikatu nahi baitie zigorrak betetzen ari direnei.  Berria - Kirola   2004-11-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus