Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohea emeki kulunkatzen da uraren gainean txalupa bat izango balitz bezala, ur amniotikoaren gogorapena beharbada. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
"Eta ur amniotikoak?", galdetu nion nik lagunari, ironia zikintxo batez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 156. orr.
Baina agian, beraien jario amniotikoen txortola zelestiarrak nonbait botatzen zituzketen: nork zekien zuzen zer bilakatzen ziren lainoak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
Ama itsasoa da, eta isurki amniotikoa eta karena, itsaso zati bat amaren baitan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 129. orr.
Hori dute zoncerek, ustezko iraganean hartzen dutela aterpe, mitotik gertu, deserrealitatean direla hazten, ahazten dituela bideko lokatzak eta, edozein kritika bide bozatuz, hala dutela lasaitasun amniotikoa eman eta zabaltzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Sabelaren diametroa murriztuz doa abdomen laua izan arte, eta Elenarenak izango diren buru, beso eta zangoak difuminatuz doaz akuarela amniotikoan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.
Likido amniotikoaren eta bertan esekirik dauden zelula fetalen azterketa fisiko, kimiko, entzimatiko, zitologiako eta zitogenetikoa egiten da, umekiak arazoren bat duen ikusteko. Berria - Gaiak 2004-12-12
Goio dardara batean zegoen, beldurraren likido amniotikoan, noraezean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Pasaiako ur zikin haiek behar zuten izan behin bildu gintuen likido amniotikoa, amaren sabeleko sentipen urrun haiek guztiek egon behar zuten han, urpean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.
-Oteizaren hipotesiaren arabera, hau da, gogo "gu-gu"tik etortzera -ekiten dio hausnarketa ozenari Xankapok, begirada gela erdiko puntu batean galduta-, gutarrak Gu batean batuko ginduzkeen likido amniotikoa litzakek Gogoa... «Kuskue tanden», 2004 - 74. orr.
Zaku amniotikoa: likido amniotikoa deritzonaz betetako zakua da; haren barruan egoten da enbrioia. ETC-entziklopedia Gizakien ugal-aparatu, Wikipedia
Zaku amniotikoa ernaldutako obuluaren inguruan hazten da. ETC-entziklopedia Haurdunaldi, Wikipedia