Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amnesiko 1 izond amnesia duena.

Zehazkiago, oroimen testuinguruduna -edo "episodikoa"- zen Gregek hain nahasia zeukana; gaixo amnesiko askorekin gertatzen den bezala, hain zuzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Jimmie gaixo amnesikoarekin ikusitakoa ekarri zidan horrek bizi-bizi gogora.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Amnesikoa duk loroa, ulertzen?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 463. orr.

2 iz amnesia duen pertsona.

Ahor dezepzioa sabelean eta beherago daramaten etorkizuneko amnesikoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Ahaztu zaidak, bada, zer esatera nindoan"), baina amnesikoei baizik ez zaie gertatzen ahulezia larri-larri hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

AMNESIKO BATZUEK dituzten lesioak (Jimmiek, adibidez, "Marinel galdu"an deskribatu nuen gaixoak, Korsakoven sindromea baitzuen) dientzefaloaren eta lobulu tenporalen erdialdeko oroimen sistemetara nabarmenki mugatuak izaten dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus