Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amnesia 1 iz oroimena galtzea edo ahultzea.

Amnesia batik bat lobulu tenporalen lesioak eragina bazuen ere, dientzefaloko eta lobulu frontaletako lesioak ere egin zioten berea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Agian erotu egin zen, agian amnesia zen edo izen greko luze-luzeko gaixotasunen bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Gaizki egiten duzunaren aurrean amnesia sortzen zaizu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 105. orr.

Istripuko kolperen batek burua arindu, eta amnesiak jota nengoela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

Desorientaturik eta amnesiak jota.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Bazuen, hondoan, sen halako bat, amnesian galdua egon arren, irmoki azaleratzen zena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.

Bere amnesia babes gertatuko zaio; bizirik iraunaraziko du, askatasunaz gabetzen badu ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Adierazi zitzaigunez, istripua zela eta, amnesia iragankorra jasan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Aldi bat irauten duen amnesia partzialaz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 10. orr.

Latino Amerikako, Ekialdeko Europako eta Mediterraneo aldeko herrialdeen ordaintze-eteteen historia luzeak garbi erakusten du bai hartzekodunek, bai zordunek, beren harremanetan agertzen duten amnesia txundigarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Bere bizitzako beste aro batean, akaso amnesia txar batek jota, izaki ignaro bat ere izan omen zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 132. orr.

Horren bidez euskaldunen "amnesia kulturala" lortu nahi dela salatu du EHEk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Amnesia kolektiboa "isiltasuna", Hermann Luebbe historialariaren hitzetan beharrezkoa zen, antza, estatu demokratikoa eraikitzeko.  Berria - Mundua   2004-02-08

Orduan konturatu nintzen amnesia historikoaren sinbolo garbia dela eraikin hori.  Berria - Harian   2005-02-03

Amnesia bitxi bat daukate ordea hurbilagoko biktimenganako, estatu espainolean bertan, Euskal Herrian, milaka baitira.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.

Zenbat eta luzaroago egon koloreekiko itsu, orduan eta antz handiagoa zuen I. jaunak kolorearekiko amnesia duenarena, edo, peto-peto, sekula kolorea zer den jakin ez duen norbaitena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Benetan sakona zen amnesia; sendaezina, zalantzarik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 494. orr.

Esperientzia berriak oroimenean gorde ezinaz gain, lehendik jasotako oroitzapenen higadura ere gertatua zen (atzeranzko amnesia), tumorra garatu baino urte mordoxka atzerago iristen zena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amnesia arazoak ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 32. orr.

Amnesia puntu hori burtsan lortzea zaila da.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Bada amnesia gogo bat nigan, ezingo nuke bizi ezingo banu ahaztu, baina bada memoriaren behar larri bat ere, ezingo nuke bizi ezingo banu gogoratu.  Berria - Kultura   2006-04-02

"Memoria pixka bat eta amnesia dosi handitan: horra gutariko bakoitzaren historia", idatzi dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Pasarte espekulatiboekin gertatzen den modura, amnesia pixka bat beharrezkoa izaten da indarrak berritu eta erokeriari berriz ere ekiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

4 amnesia disoziatibo (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Amnesia disoziatiboa: traumaren alderdi garrantzitsu batez oroitu ezina. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

5 disoziaziozko amnesia (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Guardiako psikiatrek Alice "desorientatuta eta shock egoeran" zegoela ziurtatu zuten, eta disoziaziozko amnesiaren posibilitateari atea zabalik utzi zioten beren txostenean. ETC-literatura, saiakera   Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amnesiak jota (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus