Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amistade iz adiskidetasuna, adiskidantza.
-Bazkari horrek amistade bat sortzeko balio izan badu, ezta hori ere! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.
Herri horretan bazen andre bat, nolabaiteko amistadea izan zuena liberalen jeneral batekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Zergatik ez dugu geuk ere geure amistade sorberria egia batekin finkatzen? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.
-Ez, Luisa, hemen amistadea ez dugu kobratzen! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.
Orain bost urte koadrilan sartu zenetik, Larraitzen eta bion arteko amistadeak hobera egin du. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.