Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Proteina tipiko bat ordena jakin batean antolaturiko ehunka aminoazido dira; bistan da ikaragarri zabalak direla eraketa-aukerak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Dauden hogei aminoazido horiek konbinatuz sortzen dira proteinak, ileko kreatina edo odoleko hemoglobina. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.
Janarian hartzen diren proteinak beren osagai aminoazidoetan desegiten dira, eta aminoazido horiek elkartzen dira gero gorputzaren barruan, era guztietako giza proteinak osatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Aminoazidoz osatuta dagoen geruza honek babesten ditu biak, hain zuzen ere, sodioaren (gatzaren) eraginetik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
Aminoazido kopuru mugatu bat elkarri lotzen zaionean sortzen den substantzia natural edo sintetikoari deitzen zaio peptidoa. Berria - Gaiak 2004-10-31
Proteina bakoitza aminoazido-sekuentzia batek osatua da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Entzima bakoitzak, proteina bakoitzak, bere egitura berezia du, hots, besteek ez bezalako aminoazido-sekuentzia bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Ia kolageno hutsa da hezurra; aminoazido-nahastura bat da kolagenoa, eta hezurrak egosten direnean lortzen den kola eratzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Aminoazido esentzialak gure organismoak sintetizatu ezin dituen aminoazidoak dira eta, beraz, dietarekin hartu behar ditugunak. ETC-entziklopedia Aminoazido esentzial, Wikipedia
Elikagai moduan eta medikamentuen iturri diren heinean, landareak oso garrantzitsuak dira gizakiontzat: eurengandik lortzen ditugu aminoazido esentzialak eta bitaminak, eta ehunka konposatu kimiko eta farmazeutiko. ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-14
Hozitzeak aminoazido esentzialak handiagotu egiten ditu, eta burdinaren asimilazioa errazten du. ETC-prentsa Berria, 2013-03-05
Aminoazido esentzialen eta ez-esentzialen proportzioa orekatzen dute, baina zenbait eredu edo patroi betetzen dituzte (Rose, arrautza-patata, plasmatikoa). ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Nutrizioaren ikuspuntutik, molekula horiek eratzeko giza gaitasunaren arabera sailkatzen dira, eta, ondorioz, bi talde sortzen dira: aminoazido esentzialak eta ez-esentzialak. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
Horiei aminoazido esentzial deritze, dietaren bidez hartu behar baititugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Aminoazido esentzialen sintesirako beharrezkoak diren bidezidor horien zati batzuk herbiziden itu egokiak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Normalean aminoazido esentzial eta ez-esentzialen pauta orekatuak izaten dira: % 50. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016