Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amiltze 1 iz toki garai batetik behera erortzea edo botatzea.

Herriko kale nagusiaren farolapean pasa den eta lerro hau bukatzerako jada iluntasunean desagertu den mozkorraren alderokako ibilera da amiltze eta erortze aukera gertagarri baten zantzua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Badatoz hegalontziak urdina betean, hirurehun itsaspeko hegan, Londongo zerua Gernikakoa halako hamar, hogei, berrogei, sirenen txistua baino mingarriagoa arranoen amiltze astuna, oinaztuaren garraren aitzin bere tarrata.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

Askoz amiltze handiagoa izan baitzen aingeru matxinatu horiek, gero deabruak, erori zirenekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Leihotik amiltze betean ari nintzen beste drama batek eztanda egin zuenean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 137. orr.

2 irud/hed

Espainiako etxebizitzen merkatuan epe ertainean prezioen "bat-bateko amiltze baten arriskuaz" ohartarazten zuen herenegun OCDEren txostenak hautsak harrotu ditu higiezinen merkatuko eragileen artean.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Fed-en arabera, defizit hori %5etik gora ezin da epe luzez eutsi eta dolarraren baliogaltzea eskatzen du; hori bai, pixkanakako baliogaltzea; %10 eta %15eko dolarraren amiltze batek eromena eragingo luke dibisa merkatuetan.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Edonola ere, [burrsen] amiltze horretan zerikusia izan du AEBetako langabeziaren azken datuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Bovesparen bezperako amiltzea larrutik ordaindu zuten Brasilen inbertsioak dituzten enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Garai batean, ekonomiaren izurri hilgarri baten adierazgarri zatekeen horrelako datu bat; Espainiako burtsa indizeen amiltzea ekarriko zukeen lehiakortasuna hain garbi kaltetzen duen datu batek.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus