Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amildegi 1 iz erraz amiltzeko pendiz ia bertikala; lurrazalean gertatzen den horma moduko ebaki sakona.

Beltza, garaia eta harritsua, Heriotzaren Amildegia hantxe zegoen oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.

Anbotoko amildegian leize ugari dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.

Berdin zion Zugarramurdiko harpeak, Kakuetako amildegiak edo San Martin Harriaren inguruak izan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 123. orr.

Ez, ez dut gogoko, amildegi baten ertzean egotea bezala iruditzen zait.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 253. orr.

Batzuetan autoa amildegi baten ertzetik doala iruditzen zait, eta autotik atera eta neure burua amildegi hartan behera botatzea pentsatzen dut, izutu egiten bainau jende hark emango digun heriotzan pentsatzeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

Amildegiaren ertzera hurbiltzen ari gara, esperantza eta etsipena bateratzen dituen ertzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 192. orr.

Zilipurdika, haitz puntetan eta harkaitzetan joaz, azkenean amildegiaren sakoneneraino erori zen, erabat zatikatua eta apurtua, zirudienez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Amildegiaren aho beltza, alabaina, ezin izan zuen geroztik ahaztu eta burua galdu zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 192. orr.

Hori gertatzen da amildegiaren aurreko zorabioari bezalako beldurra diogulako denbora libreak berarekin dakarren hutsuneari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.

Hala ere, hirurogeita sei urte geroago, arratsetan, amildegitik heltzen diren uluak entzun ditzake.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Gabik begiradarekin segitu dio zigarrokinari amildegitik behera, eta lagunekin gogoratu da.     «Bizia lo», 2003 - 89. orr.

Deabruak orduan San Frantziskori ezin egin izan ziona, amildegitik behera bota alegia, geroago, San Frantzisko hil eta handik denbora puska batera, haren anaia maite eta jainkozale bati egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Miarritzek zumarrak paratuko ditu bere muinoetan, ranpak dunetan, eskailerak amildegietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Ezin izan zuen bihurgune madarikatu hura ikusi, eta amildegian behera erori zen autoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Izua ematen zuen, horregatik, amildegian behera begiratzeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Amesgaizto batetik ateratako bi harroputz ziren Brazell eta Skully; ahaztu egin nituen Jean eta biok amildegian gora joan ginenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 109. orr.

Ezin zen eroso jarri eta eguzkitan lasai egon, eta etzan eta jiratu amildegitik behera itsasora begiratzera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Amildegira jauzi egin beharra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 261. orr.

Aitor dezatela eredu hark ekarri duela oraingo mixeria hau; gailurraren ostean amildegia dagoela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 72. orr.

Ondo gidatzen du, autoa Mercedes handi bat da, nire eskuin aldean Istriako itsasoaren panoramika ederrak daude, baina nik amildegiari begiratzen diot, ez itsasoari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hemen, granitozko amildegi altuak, ertz berezi-berezikoak; han, mendi zintzur basak, errekasto zalapartatsuen pasabideak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

Ene burua, amildegi piko baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Bideak ekialdeko mendien ingurua zeharkatzen zuen, eta amildegi estu batean sartzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 201. orr.

Oraindik amildegi sakon bat igaro behar zuten ihes egin nahi bazuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Orduan bastioitik amildegi sakonera bota zuen bere burua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

Alpujarretako mendi haietatik, berriz, etxetik hiruzpalau ordura zegoen mendi bat zuen kuttun, hirurehun bat metroko amildegi harkaiztsu batek inguratzen zuena eta, behetik begiratuta, gaztelu erraldoi baten itxura zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Baso txiki iluna eta sakana eta amildegi harritsuak baitziren alde hartan, eta atzean Ephel Dúathen aldapa luze eta zorrotzak ageri ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Eguzkia gordetzen ari zen, amildegi galdu horietan marmar sakonean nabari ziren erreketarik gora zetorren lainoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Bakar-bakarrik daude Erniok buelta guztian dituen malkar-zulo eta amildegi bortitzen ertzean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Haien azpian, neurri gabeko zulo batean, amildegi beldurgarri baten hondoan, Loëche ikusi zuten, etxeek goitik Gemmik ixten eta burutzen duen eta behetik Rodanok zabaltzen duen arrakala erraldoi horretan botatako hondar bikorrak ziruditela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Mendiak amildegi izugarri sakona zuen, harkaitz zartatu eta gogorrak ageri ziren han eta hemen, eta harkaitzetatik tamaina askotako haitz punta zorrotzak ateratzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Plaza erraldoi horretan dena zegoen -lurra, bizitza eta jendea-, eta begirada bakar batekin ikusten zen hori guztia, den-dena, amaieraraino, heriotzaren amildegi misteriotsuraino.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

Zeure ama bera ere infernuko suzko amildegian higatu beharko zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.

Itzelezko amildegiak izanen dituzue beraz izotzaren azpian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 324. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina asteburuetakoa denborapasa soiltzat jotzen nuen; sartuta nengoen amildegi-bidean guztiz erroturikoa, ados, baina denborapasa, azken batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

Amildegi ertzean sentitzen naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.

Amildegi ertzean gizona ageri da, zutik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Beste ezer esan orduko, arbelaren goialdean eskuinaldera amildegi ertzean idazten ari balitz bezala izkiriatu zuen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.

Amildegi ertzetik hartu eta leku seguruan jarri zutela sentitzen zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

4 irud/hed

Kalkuluaren bitartez irudimena gainditzen duen errealitate batera iristen den fisikariaren eta ebidentzia matematikoak sentsuen intuizioaren datuak gezurtatzen ditueneko errealitate bat atzematen saiatzen den publiko arruntaren artean, amildegi bat sortu da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Leirerekin izan zuen harremanak ez zuen hilabete batzuk baino gehiago iraun, baina aski izan zen gu bion artean amildegi bat sortzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Gaur egun, Euskal Herriko eta Espainiako herrien artean amildegi bat dago; inkomunikazioaren amildegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Ez zitzaidan axola lehendabiziko olio tantak mahai gainera irristatzen zirenean eta mahaitik lurrera gero, bai bainekien, nahiz eta begietatik sua zeriola begiratu, ez zuela deus esaterik, amildegia irekita zegoelako bion artean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Eta ea benetan den hain sakona ahizparengandik bereizten duen amildegia, ahizpa bere etxe aristokratikoko hormen artean hesiturik bizi baita, iristezin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Hala ere amildegi bat dago egunen batean hilko garela jakitearen eta begi aurrean guztiaren amaiera ikustearen artean, pelotoia armak destatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.

Bizitza arrasto bat da, klarionaz egindako marra estu zuri bat, eta geu orekari hauskorrak besterik ez gara; behean, zain, amildegia dago edo itsas sakona edo basamortua edo zauriaren izena; eta inor ez da libratzen, lagun, deskuidu txiki bat izatetik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.

Hala, bada, herri xehearen eta intelektualen arteko etena amildegi bihurtu zen aurki, batez ere intelektual bizkaitarren kasuan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.

Ongi ohartzen zen ezen amildegi bat zegoela berak maite zuen gaztearen eta amesten zuen pertsonaiaren artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Bere bigarren nobela izan zela uste dut gu bion artean amildegia zabaltzen hasi zena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 129. orr.

Etsipenak hesitutako amildegi hondogabe makurra irizten zion bizitzari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Ihes egin behar zaio beti nabarmenkeriari, ez baita amildegi polit bat besterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Gai honi buruz erretorika eta praktika neoliberalaren artean dagoen amildegia handia da oso.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

Handiak izan ziren iragan mendeko aldaketa sozial eta politikoak; lazgarriak oso bai bi mundu gerrateak bai gure gerra zibila ere; sakonera izugarrikoa, gerra horien ondorengo amildegi espirituala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Etorri zu ere, zerbitzari, makurtu eta ikusi giza arimaren amildegi beltza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 486. orr.

Badirudi, jendetasunaren maila, nor den nor, nor den zer, zer den zer, oinarri-oinarrizko bereizketa horiek egiteko behar den jendetasun eta sen arrunta amildegian beheiti bota dugula, zenternaren zolaraino, han ito dadin ur uher gazien artean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.

Zeruaren amildegian berdeak ikusten zaizkit begiak, esan ohi zuen William Lang paraxutistak, hegazkinetik jauzi egin aurretik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 82. orr.

Amildegian nengoen, ordea, bizitzeko gogoa itzalita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 234. orr.

Behin eta berriro urruntze ahaleginetan saiatu ala, are eta sakonago jausten nintzen amildegian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

Handik hara, aitak arrasto bat egin zuen bere bizitzan, ahanzturaren amildegiaren ertzean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.

Hotzikara sentitu nuen, eta gerraren amildegirantz ari ginela ulertu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Amildegiaren beherenean zegoela, lagun batek adoretua, zer eta ertzain sartzea erabaki zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 66. orr.

Edozein modutara, errealitatetik utopiara bitarteko amildegiaren handiak zorroztu zion ziria koplariari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 41. orr.

Gauzen azken eramale gisa ezinbestean behar dugun baldintzatugabeko beharrezkotasuna giza arrazoimenaren egiazko amildegia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.

Eta orain, biologikoki desagertzen ari baita generazio oso bat isiltasun-amildegiekin barrenean diharduena, isiltasunera berrogei urtez bortxatuak izan baitira, eta diktatura bukatu ondoan ez baitira "kontuak zuritu".  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 153. orr.

Hala, munduaren amildegitik jaitsi eta hil behar izan zuena Denver izan zen, bestela guztiak hilko baitziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 321. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus