Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amilburu iz amildegiaren ertza; erraz amiltzeko pendiz ia bertikala; lur azalean gertatzen den horma moduko ebaki sakona. ik amiltoki.

Gu geunden amilburuaren pare-parean, itsas barnean bost edo sei milia harantzago, uharte txiki bat ikusten zen, itxura mortukoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Ezagutzen dituzue itsasadarraren babesa utzi eta ortzi-muga zabalera, ekaitzen legera aurreratzen diren amilburu zorrotzak eta urazalean agertu gabe itsaspea itsutu eta nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Amilburu ertzaren gainetik herrestan diharduten arrantza-ontziei lana galarazteko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus